Dresdenetik Gernika-Lumora, Gernika-Lumotik Dresdenera
Egunotan Matthias Neutzner Dresdeneko (Alemania) 1945eko otsailaren 13 elkarteko eta Oliver Reinhard Sächsische Zeitung egunkariko erredaktorea izan dira Gernika-Lumon, Gernika Gogoratuz aztertegiagaz aipatu elkarteak daukan elkarlanari esker. Beste...
Egunotan Matthias Neutzner Dresdeneko (Alemania) 1945eko otsailaren 13 elkarteko eta Oliver Reinhard Sächsische Zeitung egunkariko erredaktorea izan dira Gernika-Lumon, Gernika Gogoratuz aztertegiagaz aipatu elkarteak daukan elkarlanari esker. Besteak beste, Gernika Gogoratuzeko zuzendari Maria Oianguren, Jose Mari Gorroño alkatea, Luis Iriondo bonbardaketaren lekukoa –irudian–, Astra Koordinadorako Oier Plaza eta Bakearen Museoko zuzendari Iratxe Momoitio elkarrizketatu dituzte.
Bada, Gernika-Lumoko iraganaren eta orainaren barri edukiko dute Alemanian.