LABek aurkeztutako mozioa aho batez onartu du Gernika-Lumoko osoko bilkurak
LABeko atal sindikalak aurkeztutako mozioa aho batez onartu du Gernika-Lumoko osoko bilkurak, zenbait aldaketa eginda. Hain zuzen be, besteak beste, udal langileen negoziazio mahaia barriro batzeko eskatzen zuen mozioa onartu du. 2006. urtetik Lanpostuen Zerrendaren negoziazioa onartu barik dagoela kritikatu du LABek, besteak beste. Era berean, 2011n bukatutako lan hitzarmenaren inguruan eztabaidatzeko beharra ikusten du. Sindikatuak aurkeztutako mozioak bi puntu ditu; batetik, negoziazio mahaia ahalik eta arinen irekitzea eskatzen du, mahai horretan eztabaidatzeko dauden gaiak garrantzitsuak direla iritzita. Bestetik, Madrilek inposatutako hitzarmenaren aurkako dekretuak ez aplikatzeko eskatu dio udalari LABek mozio horren bitartez. Mozioan, aldaketen beharra Azken osoko bilkuran mozioaren filosofiagaz bat egiten dutela adierazi zuten Bildukoek. «Negoziazio mahaia batu egin behar da eta konpromiso hori hartzea guri dagokigu», azaldu zuten. Era berean, Madrildik inposatzen dituzten neurriak ez direla justuak deritzo; halanda be, horiek diotenez, «bete beharrekoari ezetza emotea eskatzen dio LABek udalari». Eskatutakoa ezin dutela egin, eta, horrenbestez, mozioa onartzeko aldaketak egitea eskatu zioten LABekoei. «Dekretua ez aplikatzeko» eskatu ordez, mozioak honako hau biltzea eskatu zioten LABi: «Madrilditik inposatutako dekretua betetzera behartuta egon arren, langileak egun ditugun eskubide guztiak bermatzeko eskatzen diogu udalari». Aldaketekin ados, LABekoak «Ados» agertu dira udalbatzak eskatutako aldaketekin LABekoak; dena den, mozioaren helburuak bera izaten [...]
LABeko atal sindikalak aurkeztutako mozioa aho batez onartu du Gernika-Lumoko osoko bilkurak, zenbait aldaketa eginda. Hain zuzen be, besteak beste, udal langileen negoziazio mahaia barriro batzeko eskatzen zuen mozioa onartu du.
2006. urtetik Lanpostuen Zerrendaren negoziazioa onartu barik dagoela kritikatu du LABek, besteak beste. Era berean, 2011n bukatutako lan hitzarmenaren inguruan eztabaidatzeko beharra ikusten du.
Sindikatuak aurkeztutako mozioak bi puntu ditu; batetik, negoziazio mahaia ahalik eta arinen irekitzea eskatzen du, mahai horretan eztabaidatzeko dauden gaiak garrantzitsuak direla iritzita. Bestetik, Madrilek inposatutako hitzarmenaren aurkako dekretuak ez aplikatzeko eskatu dio udalari LABek mozio horren bitartez.
Mozioan, aldaketen beharra
Azken osoko bilkuran mozioaren filosofiagaz bat egiten dutela adierazi zuten Bildukoek. «Negoziazio mahaia batu egin behar da eta konpromiso hori hartzea guri dagokigu», azaldu zuten. Era berean, Madrildik inposatzen dituzten neurriak ez direla justuak deritzo; halanda be, horiek diotenez, «bete beharrekoari ezetza emotea eskatzen dio LABek udalari». Eskatutakoa ezin dutela egin, eta, horrenbestez, mozioa onartzeko aldaketak egitea eskatu zioten LABekoei.
«Dekretua ez aplikatzeko» eskatu ordez, mozioak honako hau biltzea eskatu zioten LABi: «Madrilditik inposatutako dekretua betetzera behartuta egon arren, langileak egun ditugun eskubide guztiak bermatzeko eskatzen diogu udalari».
Aldaketekin ados, LABekoak
«Ados» agertu dira udalbatzak eskatutako aldaketekin LABekoak; dena den, mozioaren helburuak bera izaten jarraituko duela argi utzi zuten. Hala, «negoziazio mahaia lehenbailehen osatzea eta ahalik eta arinen lan egiten hastea» eskatu zuten berriz, LABekoek: «hil honetan ez bada, hurrengoan».
Horren aurrean, Begoña Landa alkateordek azaldu zuen, azken negoziazio mahaia egin zenez geroztik ez dela besterik egin, hainbat arrazoi izan direlako tarteko. Horrekin batera, gainera, negoziazio mahaiagaz jarraitzeko konpromisoa adierazi zuen; izan be, bere esanetan, «esku artean ditugun gai hauek oso premiazkoak dira».