Gernika-Lumon erabakiko dira Bertsolari Txapelketako finalistak
Domekan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Bada, saio horretan erabakiko da zeintzuk bertsolari egongo diren aurtengo finalean. Gernika-Lumoko saioan Ibon Ajuria gernikarra (Balmasedako saioko irabazlea), Iratxe Ibarra markina-xemeindarra (Berriatuko kanporaketako irabazlea) eta Joseba Artza etxebarritarra (puntuen arabera sailkatutakoa) izango dira Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkariak. 17:30ean hasiko da saioa, eta Maite Berriozabal ariko da aurkezle lanetan. Epaileak, aldiz, Jurgi Fuentes, Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio, Josu Telleria eta Mirari Azula izango dira. Bertsolariek egin beharreko lanari dagokionez, lehenbizi, gaia emanda eta binaka, hiruna bertso osatu beharko dituzte zortziko handian, beste hiruna zortziko txikian eta beste hiruna hamarreko txikian. Kartzelako lana egin beharko dute ondoren, eta hasierako puntua emanda bertso bi osatu beharko dituzte gero, zortziko txikian. Amaitzeko, gaia emanda hiruna bertso osatu beharko dituzte, doinu eta neurri librean. Irabazlea, finalera Gernika-Lumoko saioaren irabazleak zuzenean lortuko du finalerako txartela. Gainontzekoek, ostera, puntuazioaren arabera edukiko dute Miribillako Bilbao Arenan jokatuko den finalean sartzeko aukera. Basauriko Artunduaga kiroldegian jokatu zen lehenengo finalaurrea, eta Durangoko Landakonbigarrena. Hurrenez hurren, Arkaitz Estiballes galdakoztarra eta Etxahun Lekue larrabetzuarra nagusitu ziren, finalean egoteko aukera bereganatuz. Bada, oraingoz ez da Lea-Artibaiko eta Busturialdeko bertsolaririk sailkatu finalerako. www.bertsosarrerak.eu webguneagaz izandako arazo batzuk [...]
Domekan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Bada, saio horretan erabakiko da zeintzuk bertsolari egongo diren aurtengo finalean. Gernika-Lumoko saioan Ibon Ajuria gernikarra (Balmasedako saioko irabazlea), Iratxe Ibarra markina-xemeindarra (Berriatuko kanporaketako irabazlea) eta Joseba Artza etxebarritarra (puntuen arabera sailkatutakoa) izango dira Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkariak.
17:30ean hasiko da saioa, eta Maite Berriozabal ariko da aurkezle lanetan. Epaileak, aldiz, Jurgi Fuentes, Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio, Josu Telleria eta Mirari Azula izango dira.
Bertsolariek egin beharreko lanari dagokionez, lehenbizi, gaia emanda eta binaka, hiruna bertso osatu beharko dituzte zortziko handian, beste hiruna zortziko txikian eta beste hiruna hamarreko txikian. Kartzelako lana egin beharko dute ondoren, eta hasierako puntua emanda bertso bi osatu beharko dituzte gero, zortziko txikian. Amaitzeko, gaia emanda hiruna bertso osatu beharko dituzte, doinu eta neurri librean.
Irabazlea, finalera
Gernika-Lumoko saioaren irabazleak zuzenean lortuko du finalerako txartela. Gainontzekoek, ostera, puntuazioaren arabera edukiko dute Miribillako Bilbao Arenan jokatuko den finalean sartzeko aukera.
Basauriko Artunduaga kiroldegian jokatu zen lehenengo finalaurrea, eta Durangoko Landakonbigarrena. Hurrenez hurren, Arkaitz Estiballes galdakoztarra eta Etxahun Lekue larrabetzuarra nagusitu ziren, finalean egoteko aukera bereganatuz. Bada, oraingoz ez da Lea-Artibaiko eta Busturialdeko bertsolaririk sailkatu finalerako.
www.bertsosarrerak.eu webguneagaz izandako arazo batzuk tarteko, bertsosarrerak.akting.eu webgunean eros daitezke Jai Alaiko finalaurrekorako sarrerak. 10 euro balio du sarrera arruntak, 7 euro bazkideenak eta 5 euro gaztenak. Dena den, Bertsozale elkartetik zehaztu dutenez, frontoiko lehiatilan be ipiniko dituzte salgai sarrerak.
Abenduaren 15ean Bilboko Miribilla pabilioian jokatuko den finalerako sarrerak, bestetik, 16 eurotan eros daitezke (bazkideek, 12 euro; gazteek, 8 euro).