Auzolanerako deia egin du Astra Koordinadorak
Astra Koordinadorak auzolan eguna antolatu du biharko. Astra eraikina inauguratzeko hilabete eskas falta dela eta, datozen asteetan azken egokitzapenak egin gura ditu Koordinadorak, irekiera data behar bezala ospatzeko. Hala, bihar hasita, mailuak, bih...
Astra Koordinadorak auzolan eguna antolatu du biharko. Astra eraikina inauguratzeko hilabete eskas falta dela eta, datozen asteetan azken egokitzapenak egin gura ditu Koordinadorak, irekiera data behar bezala ospatzeko. Hala, bihar hasita, mailuak, bihurkinak, igeltsua, adreiluak… izango dira protagonista.
Koordinadorako kideak 10:00etan hasiko dira auzolanagaz, eta jakinarazi dutenez, gura duten herritar guztiek lagundu dezakete. Diotenez, “jai giroan” egingo dituzte guztion artean adostutako lanak, eta horrenbestez, “edarto pasatzeko aukera” izango dute bildutakoek. Hala, auzolanean parte hartzeko deia egin dute.
Biharkoa lehenengo auzolan eguna izango da, baina gehiago egitea aurreikusten dute antolatzaileek.