Udan ez ezik, udazkenean ez dute aspertzeko betarik izango Gernika-Lumoko txikitxoenek; izan be, herriko Euskal Herria museoak eta Bakearen museoak eurei begirako egitarau zabala antolatu dute. Hala, Euskal Herria museoan, esaterako, irailean hasi eta azarora bitartean hainbat tailer izango dituzte aukeran Gernika-Lumoko umeek. Bestalde, Bakearen museoak Kids’ Guernica proiektuari lotuta prestatutako ekintza ugaritan parte hartu ahal izango dute hil honetan. Euskal Herria Museoa Iraila. -Irailak 8: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Irailak 15: Basoak historian. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Irailak 22: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Irailak 29: Elkanoren abenturak. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. Urria. - Urriak 6: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Urriak 13: Pista jokoa museoan. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Urriak 20: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Urriak 27: Feriak eta gastronomia. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. Azaroa. - Azaroak 3: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Azaroak 10: Montefuerte jauregia. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Azaroak 17: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. - Azaroak 24: [...]
Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek jakinarazi dutenez, Bioforest SL enpresak Olabarri auzoan biomasa zentrala eraikitzeko erabakia “bertan behera” utzi du. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, proiektuaren enpresa sustatzaileak “birritan” emon dio erabakiaren berri udalari, baina udal arduradunek ez diote enpresari erantzun. Are gehiago, Iñaki Madariaga alkateak komunikabide bati azaldu zionez, proiektuak aurrera jarraitzen du, udalak ezbaitu enpresaren adierazpen ofizialik jaso. Iragorriren berbetan, alkatea “gezurretan” dabil. Dioenez, udalak 1,2 milioi euro inguruko zorra dauka, eta biomasa zentrala zorra kitatzeko modurik azkarrena da. Hain zuzen, zentrala eraikiz gero, Errigoitiko Udalak 1,8 milioi euro jasoko lituzke, baina Bioforest enpresak atzera egin ostean, diru sarrera ikaragarria galdu dute udal arduradunek. “Alkatea bakarrik geratu da, eta orain ez daki zer egin” nabarmendu du Iragorrik. Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek zentrala eraikitzeko oinarririk ez dagoela diote, eta horrenbestez, “pozik” azaldu dira enpresa sustatzaileak hartutako erabakiagaz. Iragorriren berbetan, biomasa zentralaren proiektua bertan behera uztea “eskualdeko herritarren garaipena” da, baina badaezpada, lanean jarraituko dute epailearen behin betiko jakinarazpena eskuetan izan arte.
Gernika KESB saskibaloi taldeak jakinarazi duenez, jokalari barri batekin jokatuko du datorren denboraldia; izan be, Bulgariako Evelina Guneva fitxatu du taldeak. Bulgarian, Frantzian, Kroazian, Errumanian eta Polonian jokatutako 32 urteko gaztea da Gu...
2012-2013 ikasturtean Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolan aritu nahi duenak izena emoteko aukera du dagoeneko; hain zuzen, hilaren 14ra arte matrikulatu ahal izango da musika eskolan bertan, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Aurre...
Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak heltzear daudela, dagoeneko itxi dute Artzatik Portura joateko errepidea eta irailaren 16ra arte autoentzako itxita egongo dela jakinarazi du Juan Carlos Agirre Bermeoko Udaleko Zerbitzu saileko zinegotziak. Artzako k...