Evelina Guneva bulgariarra fitxatu du Gernika KESB taldeak
Gernika KESB saskibaloi taldeak jakinarazi duenez, jokalari barri batekin jokatuko du datorren denboraldia; izan be, Bulgariako Evelina Guneva fitxatu du taldeak. Bulgarian, Frantzian, Kroazian, Errumanian eta Polonian jokatutako 32 urteko gaztea da Gu...
Gernika KESB saskibaloi taldeak jakinarazi duenez, jokalari barri batekin jokatuko du datorren denboraldia; izan be, Bulgariako Evelina Guneva fitxatu du taldeak.
Bulgarian, Frantzian, Kroazian, Errumanian eta Polonian jokatutako 32 urteko gaztea da Guneva. Gainera, azken urteetan Espainian aritu izan da saskibaloian; Burgosen, hain zuzen be.
KESBek adierazi duenez, «eskarmentu handiko jokalaria da, oso lehiakorra eta gaitasun ugarikoa». Hori kontuan hartuta, talde gernikarrari «ekarpen handia» egingo diola uste du taldeak.