Egitarau zabala izango dute aukeran udazkenean umeek
Udan ez ezik, udazkenean ez dute aspertzeko betarik izango Gernika-Lumoko txikitxoenek; izan be, herriko Euskal Herria museoak eta Bakearen museoak eurei begirako egitarau zabala antolatu dute. Hala, Euskal Herria museoan, esaterako, irailean hasi eta azarora bitartean hainbat tailer izango dituzte aukeran Gernika-Lumoko umeek. Bestalde, Bakearen museoak Kids’ Guernica proiektuari lotuta prestatutako ekintza ugaritan parte hartu ahal izango dute hil honetan. Euskal Herria Museoa Iraila. -Irailak 8: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Irailak 15: Basoak historian. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Irailak 22: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Irailak 29: Elkanoren abenturak. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. Urria. - Urriak 6: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Urriak 13: Pista jokoa museoan. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Urriak 20: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Urriak 27: Feriak eta gastronomia. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. Azaroa. - Azaroak 3: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Azaroak 10: Montefuerte jauregia. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita. - Azaroak 17: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. - Azaroak 24: [...]
Udan ez ezik, udazkenean ez dute aspertzeko betarik izango Gernika-Lumoko txikitxoenek; izan be, herriko Euskal Herria museoak eta Bakearen museoak eurei begirako egitarau zabala antolatu dute. Hala, Euskal Herria museoan, esaterako, irailean hasi eta azarora bitartean hainbat tailer izango dituzte aukeran Gernika-Lumoko umeek. Bestalde, Bakearen museoak Kids’ Guernica proiektuari lotuta prestatutako ekintza ugaritan parte hartu ahal izango dute hil honetan.
Euskal Herria Museoa
Iraila.
-Irailak 8: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
– Irailak 15: Basoak historian. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
– Irailak 22: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
– Irailak 29: Elkanoren abenturak. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
Urria.
– Urriak 6: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
– Urriak 13: Pista jokoa museoan. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
– Urriak 20: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
– Urriak 27: Feriak eta gastronomia. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
Azaroa.
– Azaroak 3: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
– Azaroak 10: Montefuerte jauregia. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
– Azaroak 17: Euskal kartelak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat.
– Azaroak 24: Euskal dantzariak. 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 17:00etan hasita.
Bakearen museoa
Iraila.
– Irailak 3-5: Interkulturartekotasuna lantzen duten udako kolonietan parte hartzeko aukera dute herriko umeek museoan. 4 orduko saioetan banatuta, proiektu desberdinak egiten ari dira.
– Irailak 7 eta 12: Kids’ Guernica erakusketara bisita gidatuak euskaraz. Nahi duenak 13:00etan museo aurrean egon beharko du.
– Irailak 21: Nazioarteko Bakearen Eguna. Bisita gidatua 12.30an. Sarrera doan. Zine Klub elkartearekin batera, gainera, pelikula doan ikusteko aukera izango da Lizeo Antzokian, 20.30ean.
– Irailak 23: Kids’ Guernica proiektuko bideoak aurkezteko azken eguna.
– Irailak 30: Kids’ Guernica proiektuko album-foiletoa aurkezteko azken eguna. Gernika-Lumoko Komertzianteen elkarteko kide diren komertzioetan banatzen dituzten pegatina guztiekin beteta aurkeztu beharko ditu herritarrak.