Biomasa zentrala eraikitzeko erabakia bertan behera utzi du Bioforest enpresak
Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek jakinarazi dutenez, Bioforest SL enpresak Olabarri auzoan biomasa zentrala eraikitzeko erabakia “bertan behera” utzi du. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, proiektuaren enpresa sustatzaileak “birritan” emon dio erabakiaren berri udalari, baina udal arduradunek ez diote enpresari erantzun. Are gehiago, Iñaki Madariaga alkateak komunikabide bati azaldu zionez, proiektuak aurrera jarraitzen du, udalak ezbaitu enpresaren adierazpen ofizialik jaso. Iragorriren berbetan, alkatea “gezurretan” dabil. Dioenez, udalak 1,2 milioi euro inguruko zorra dauka, eta biomasa zentrala zorra kitatzeko modurik azkarrena da. Hain zuzen, zentrala eraikiz gero, Errigoitiko Udalak 1,8 milioi euro jasoko lituzke, baina Bioforest enpresak atzera egin ostean, diru sarrera ikaragarria galdu dute udal arduradunek. “Alkatea bakarrik geratu da, eta orain ez daki zer egin” nabarmendu du Iragorrik. Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek zentrala eraikitzeko oinarririk ez dagoela diote, eta horrenbestez, “pozik” azaldu dira enpresa sustatzaileak hartutako erabakiagaz. Iragorriren berbetan, biomasa zentralaren proiektua bertan behera uztea “eskualdeko herritarren garaipena” da, baina badaezpada, lanean jarraituko dute epailearen behin betiko jakinarazpena eskuetan izan arte.
Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek jakinarazi dutenez, Bioforest SL enpresak Olabarri auzoan biomasa zentrala eraikitzeko erabakia “bertan behera” utzi du. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, proiektuaren enpresa sustatzaileak “birritan” emon dio erabakiaren berri udalari, baina udal arduradunek ez diote enpresari erantzun. Are gehiago, Iñaki Madariaga alkateak komunikabide bati azaldu zionez, proiektuak aurrera jarraitzen du, udalak ezbaitu enpresaren adierazpen ofizialik jaso.
Iragorriren berbetan, alkatea “gezurretan” dabil. Dioenez, udalak 1,2 milioi euro inguruko zorra dauka, eta biomasa zentrala zorra kitatzeko modurik azkarrena da. Hain zuzen, zentrala eraikiz gero, Errigoitiko Udalak 1,8 milioi euro jasoko lituzke, baina Bioforest enpresak atzera egin ostean, diru sarrera ikaragarria galdu dute udal arduradunek. “Alkatea bakarrik geratu da, eta orain ez daki zer egin” nabarmendu du Iragorrik.
Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek zentrala eraikitzeko oinarririk ez dagoela diote, eta horrenbestez, “pozik” azaldu dira enpresa sustatzaileak hartutako erabakiagaz. Iragorriren berbetan, biomasa zentralaren proiektua bertan behera uztea “eskualdeko herritarren garaipena” da, baina badaezpada, lanean jarraituko dute epailearen behin betiko jakinarazpena eskuetan izan arte.