Segunda Olaeta Musika Eskolak matrikulatzeko epea zabaldu du dagoeneko
2012-2013 ikasturtean Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolan aritu nahi duenak izena emoteko aukera du dagoeneko; hain zuzen, hilaren 14ra arte matrikulatu ahal izango da musika eskolan bertan, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Aurre...
2012-2013 ikasturtean Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolan aritu nahi duenak izena emoteko aukera du dagoeneko; hain zuzen, hilaren 14ra arte matrikulatu ahal izango da musika eskolan bertan, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Aurreko urteetan legez, aurten be ikasleentzat aukera zabala eskainiko du Segundo Olaeta Musika Eskolak 2012-2013 ikasturteari begira. Ume zein nagusiei begirako klaseak emongo dituzte; besteak beste, instrumentu sinfonikoen (pianoa, klarinetea, txirula…), euskal musika-tresnen (txistua, alboka, danbolina…) eta musika elektrikoen (gitarra elektrikoa, baxua, bateria…) klaseak jasotzeko aukera izango dute bertan matrikulatzen direnek.
Horrez gain, taldeek be izango dute zegaz gozatu; izan be, koru musika, esku soinu orkestra, banda eta fanfarria izango dute aukeran. Umeek, gainera, hasierako ikastaro monografikoetan edo kontaktu edo harrera mailetan parte hartzeko aukera izango dute aurten.