Irailaren 16ra bitartean itxita egongo da Artzatik portura joateko errepidea
Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak heltzear daudela, dagoeneko itxi dute Artzatik Portura joateko errepidea eta irailaren 16ra arte autoentzako itxita egongo dela jakinarazi du Juan Carlos Agirre Bermeoko Udaleko Zerbitzu saileko zinegotziak. Artzako k...
Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak heltzear daudela, dagoeneko itxi dute Artzatik Portura joateko errepidea eta irailaren 16ra arte autoentzako itxita egongo dela jakinarazi du Juan Carlos Agirre Bermeoko Udaleko Zerbitzu saileko zinegotziak.
Artzako kaia jai-gune nagusienetakoa izango denez, astelehenetik itxita dago errepidea herritarrak «gutxi gutxika ohitzeko». Halanda be, zama lanak egin ahalko dira egunero 08:00etatik 12:00etara, «12:00etan Lamera eta Portu Zaharra hutsik egon beharko da eta denbora tarte horretan ezin izango da ez autorik atera ezta autorik aparkatuta egon bez», azaldu du Agirrek.
Geraleku aldaketak
Zerbitzuetako zinegotziak jaietan autoa ahalik eta gutxien erabiltzea eskatzen die herritarrei eta oinez ibiltzeko eskaera be luzatu die. Era berean, astelehenetik barikura bitartean herrian zehar Bizkaibus zerbitzua mantenduko dela gogorarazi du. Halanda be, bai Bermibusek zein Bizkaibusek Lameran duten geralekua kendu dute dagoeneko eta Santamañe kalean kokatu dute.
Horrela, Gernika-Lumotik datorren Bizkaibusak Santamañen du geralekua joan den astelehenetik. Bestalde, Sollubetik datorrenak Udal Azokan du geltokia, hau da, Zubiaur Tar Kepa kalean. Taxiek, aldiz, ohiko lekuan jarraituko dutela zehaztu du Agirrek.
Gainera, asteburuetan Bizkaibus zerbitzu zabalagoa eskaintzea posible den galdetu dutela esan du baita be Agirrek.