Gernika-Lumon ekoizten eta saltzen diren euskal produktu tipikoak antzematea eta balioestea helburu duen ikerketa abiarazi dute Turismo Bulegoak eta Merkatarien Elkarteak; betibe, herriko merkataritza dinamizatzeko asmoz. Hala, euskal produktu horiek s...
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, bihar egun osoan zehar itxita egongo herriko Ibarra kalea, Astra eraikinean egiten ari diren obrak direla eta.
Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo Bizkaitar Argiak nortzuk diren jakinarazi du, eta, horien artean daude 36ko gerrako bonbardaketen biktima zibilak. Horiekin batera, gainera, Gorabide irabazi asmorik gabeko erakundea eta Medikuntza eta Kirurgian lizentz...
Abuztuaren 3an Natxituko, Eako eta Bedaroako gazteek Gazte Eguna antolatuko dute lehenengo biderrez alkarregaz, eta antolatzaileek agerraldi publikoa egin dute inguruetako biztanleek jai egunean parte hartu dezaten eskatzeko. Azaldu dutenez, orain art...
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa kudeatzen duen Ihobek azaldu duenez, Dorretxeak urtero milioi bat euroko jarduera ekonomikoa sortzen du eskualdean, «horrek erakusten du zentroak eskualdeko jarduera ekonomikoari bultzada ederra emoten diola», esan du goizeko agerraldian Fernando Barrenetxea Ihobeko zuzendariak. Gaur aurkeztu dituzte Madariaga Dorretxean bertan, zentroak eskaintzen dituen emaitzak. 2008. urtean ateak ireki zituenetik 100.000 pertsona inguru hurbildu dira Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatzera. Barrenetxeak jakinarazi legez, «Europa mailan izaera hori duten zentroen artean lehenengo bost bisitatuenen artean kokatzen dute zifrek eta bertoko erreferentziazko kultura-gune bilakatu da, gainera». Bisitari gehienak, halanda be, bizkaitarrak dira eta Barrentxearen esanetan, «Euskal Herriko beste probientzatik etorritako jende kopuru gehiago biltzea da etorkizuneko asmoa». Bisitari gehien izan duen urtea iazkoa izan zen, 40.000 bisita izan zituzten. Lau urtetan zortzi milioi eurotik gorako jarduera ekonomiko orokorra sorrarazi duela zehaztu dute: 8.333.861 euro, hain zuzen be. 39 lanpostu zuzen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 39 lanpostu zuzen eskaintzen ditu eta jakinarazi duten moduan, zentroak sortzen duen enplegu zuzen bakoitzeko eskualdean beste bi lanpostu eragiten ditu; izan be, «bertoko hornitzaileekin lan egiten saiatzen gara», esan dute. Euskadiko Biodibertsitate Zentroko eskola programa didaktikoa %99an beteta egon zen iaz. Aurkeztu dituzten datuen arabera, 2011n 27.000 ume baino gehiago hartu zituen zentroak, 170 [...]
Espainiako Gobernuak hartu dituen azken neurrien aurrean mobilizatu egin dira gaur goizean herritarrak Gernika-Lumoko Lanbide zentroaren aurrean, euskal sindikatu eta eragileek deitutako protestekin bat eginda. Gaurko elkarretaratzeaz gain, gainera, bihar 19:00etatik aurrera kazerolada egingo dute Merkurio iturritik hasita, «BEZ igotzea eta langileen prestazio publikoak edota langabezia prestazioen murrizketak testuinguru berezian ematen direla salatzeko», besteak beste.
Gernika Futbol Taldea 2012-2013 denboraldia prestatzen hasi da dagoeneko, eta herenegungoa lehenengo entrenamendu eguna izan zen taldeko hogei jokalarientzat. Pablo Turrillas entrenatzaileak azaldu duenez, «proiektu barri bat» prestatu dute, 2. B mai...
Bermeoko Udalak udal gobernuaren lehenengo urteko balorazioa egingo du eguenean, 20:00etan, Nestor Basterretxea Aretoan. Hitzordu horretan udalaren egoera ekonomikoaren eta martxan ipini dituzten proiektuen barri emongo dutela jakinarazi dute. Gainera, etorkizunari begira aurreikusten dituzten ekimenak be azalduko dituzte. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek emongo ditu azalpenok, eta amaitzerakoan herritarrek iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute. Udal gobernuko kideak horiei erantzuna emoten saiatuko direla adierazi dute. Helburua, «herritarrek udalean egiten diren gauzen barri izatea eta bere kudeaketari buruzko informazio zuzena eta gardena izatea da, beraiek beraien ekarpenak egiteko eta herria guztion artean eraikitzeko», esan du Bidegurenek.