Milioi bat euroko jarduera ekonomikoa sortzen du urtean Biodibertsitate Zentroak
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa kudeatzen duen Ihobek azaldu duenez, Dorretxeak urtero milioi bat euroko jarduera ekonomikoa sortzen du eskualdean, «horrek erakusten du zentroak eskualdeko jarduera ekonomikoari bultzada ederra emoten diola», esan du goizeko agerraldian Fernando Barrenetxea Ihobeko zuzendariak. Gaur aurkeztu dituzte Madariaga Dorretxean bertan, zentroak eskaintzen dituen emaitzak. 2008. urtean ateak ireki zituenetik 100.000 pertsona inguru hurbildu dira Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatzera. Barrenetxeak jakinarazi legez, «Europa mailan izaera hori duten zentroen artean lehenengo bost bisitatuenen artean kokatzen dute zifrek eta bertoko erreferentziazko kultura-gune bilakatu da, gainera». Bisitari gehienak, halanda be, bizkaitarrak dira eta Barrentxearen esanetan, «Euskal Herriko beste probientzatik etorritako jende kopuru gehiago biltzea da etorkizuneko asmoa». Bisitari gehien izan duen urtea iazkoa izan zen, 40.000 bisita izan zituzten. Lau urtetan zortzi milioi eurotik gorako jarduera ekonomiko orokorra sorrarazi duela zehaztu dute: 8.333.861 euro, hain zuzen be. 39 lanpostu zuzen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 39 lanpostu zuzen eskaintzen ditu eta jakinarazi duten moduan, zentroak sortzen duen enplegu zuzen bakoitzeko eskualdean beste bi lanpostu eragiten ditu; izan be, «bertoko hornitzaileekin lan egiten saiatzen gara», esan dute. Euskadiko Biodibertsitate Zentroko eskola programa didaktikoa %99an beteta egon zen iaz. Aurkeztu dituzten datuen arabera, 2011n 27.000 ume baino gehiago hartu zituen zentroak, 170 [...]
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa kudeatzen duen Ihobek azaldu duenez, Dorretxeak urtero milioi bat euroko jarduera ekonomikoa sortzen du eskualdean, «horrek erakusten du zentroak eskualdeko jarduera ekonomikoari bultzada ederra emoten diola», esan du goizeko agerraldian Fernando Barrenetxea Ihobeko zuzendariak.
Gaur aurkeztu dituzte Madariaga Dorretxean bertan, zentroak eskaintzen dituen emaitzak. 2008. urtean ateak ireki zituenetik 100.000 pertsona inguru hurbildu dira Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatzera. Barrenetxeak jakinarazi legez, «Europa mailan izaera hori duten zentroen artean lehenengo bost bisitatuenen artean kokatzen dute zifrek eta bertoko erreferentziazko kultura-gune bilakatu da, gainera». Bisitari gehienak, halanda be, bizkaitarrak dira eta Barrentxearen esanetan, «Euskal Herriko beste probientzatik etorritako jende kopuru gehiago biltzea da etorkizuneko asmoa». Bisitari gehien izan duen urtea iazkoa izan zen, 40.000 bisita izan zituzten.
Lau urtetan zortzi milioi eurotik gorako jarduera ekonomiko orokorra sorrarazi duela zehaztu dute: 8.333.861 euro, hain zuzen be.
39 lanpostu zuzen
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 39 lanpostu zuzen eskaintzen ditu eta jakinarazi duten moduan, zentroak sortzen duen enplegu zuzen bakoitzeko eskualdean beste bi lanpostu eragiten ditu; izan be, «bertoko hornitzaileekin lan egiten saiatzen gara», esan dute.
Euskadiko Biodibertsitate Zentroko eskola programa didaktikoa %99an beteta egon zen iaz. Aurkeztu dituzten datuen arabera, 2011n 27.000 ume baino gehiago hartu zituen zentroak, 170 ikastetxeetako ikasleak, hain zuzen be. Ikasleek zein irakasleek hamarretik 9,2 puntu emoten die batez beste bisitaldiari.
Iaz 400 jarduera
Hainbat dira urtean zehar Euskadiko Biodibertsitate Zentroak eskaintzen dituen jarduerak. Iaz, gainera, aurreko urteetako eskaintza bikoiztu egin zela adierazi dute, eta guztira, 400 jarduera izan ziren. Horien helburua, «herritarrak bioaniztasunaz, garapen jasangarriaz eta ingurumena zaintzeaz sentsibilizatzea da»,
Lau urtetan aldi baterako 26 erakusketa hartu ditu Madariaga Dorretxeak, umeei eta gazteei zuzendutako 330 jarduera eta 31 zinemarekin eta dokumentalekin lotutakoak.
«Hurbiltzen direnak Euskadiko Biodibertsitate Zentroaz gozatzea gura dugu. Herritarrek beraien aisialdirako zentroa erabil dezaten gura dugu eta beraiena izango balitz modura erabiltzea, hainbat dira eta hemen egin daitezkeen gauzak», nabarmendu du Ihobeko zuzendariak.