Gernika-Lumoko euskal produktuak identifikatzeko ikerketa abiarazi dute
Gernika-Lumon ekoizten eta saltzen diren euskal produktu tipikoak antzematea eta balioestea helburu duen ikerketa abiarazi dute Turismo Bulegoak eta Merkatarien Elkarteak; betibe, herriko merkataritza dinamizatzeko asmoz. Hala, euskal produktu horiek s...
Gernika-Lumon ekoizten eta saltzen diren euskal produktu tipikoak antzematea eta balioestea helburu duen ikerketa abiarazi dute Turismo Bulegoak eta Merkatarien Elkarteak; betibe, herriko merkataritza dinamizatzeko asmoz.
Hala, euskal produktu horiek sortzen eta merkaturatzen dituztren enpresa guztiak identifikatu gura dituzte, eta, horretarako, bisitarien artean arrakasta handiena duten hiru sektoreetako –gastronomia, moda eta dekorazioa– 159 saltokitara joko dute uztailean eta abuztuan zehar, Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez. Hartara, turismoak euren negozioetan zer-nolako eragina duen jakin ahal izango dute.
Zortzi galderako formularioa
«Zortzi galdera dituen itaun-sortaren bitartez jakingo dugu, besteak beste, saltokietara zein motatako bezeroak hurbiltzen diren, zein produktu eskatzen dituzten, eta merkatariek eurek bezeroei buruzko zein iritzi duten», azaldu dute Turismo Bulegokoek.