Lehenengo urtean egindako kudeaketen barri emongo du Bermeoko Udalak, eguenean
Bermeoko Udalak udal gobernuaren lehenengo urteko balorazioa egingo du eguenean, 20:00etan, Nestor Basterretxea Aretoan. Hitzordu horretan udalaren egoera ekonomikoaren eta martxan ipini dituzten proiektuen barri emongo dutela jakinarazi dute. Gainera, etorkizunari begira aurreikusten dituzten ekimenak be azalduko dituzte. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek emongo ditu azalpenok, eta amaitzerakoan herritarrek iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute. Udal gobernuko kideak horiei erantzuna emoten saiatuko direla adierazi dute. Helburua, «herritarrek udalean egiten diren gauzen barri izatea eta bere kudeaketari buruzko informazio zuzena eta gardena izatea da, beraiek beraien ekarpenak egiteko eta herria guztion artean eraikitzeko», esan du Bidegurenek.
Bermeoko Udalak udal gobernuaren lehenengo urteko balorazioa egingo du eguenean, 20:00etan, Nestor Basterretxea Aretoan. Hitzordu horretan udalaren egoera ekonomikoaren eta martxan ipini dituzten proiektuen barri emongo dutela jakinarazi dute. Gainera, etorkizunari begira aurreikusten dituzten ekimenak be azalduko dituzte.
Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek emongo ditu azalpenok, eta amaitzerakoan herritarrek iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute. Udal gobernuko kideak horiei erantzuna emoten saiatuko direla adierazi dute.
Helburua, «herritarrek udalean egiten diren gauzen barri izatea eta bere kudeaketari buruzko informazio zuzena eta gardena izatea da, beraiek beraien ekarpenak egiteko eta herria guztion artean eraikitzeko», esan du Bidegurenek.