36ko gerrako bonbardaketen biktimek hartuko dute Bizkaitar Argiak saria
Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo Bizkaitar Argiak nortzuk diren jakinarazi du, eta, horien artean daude 36ko gerrako bonbardaketen biktima zibilak. Horiekin batera, gainera, Gorabide irabazi asmorik gabeko erakundea eta Medikuntza eta Kirurgian lizentz...
Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo Bizkaitar Argiak nortzuk diren jakinarazi du, eta, horien artean daude 36ko gerrako bonbardaketen biktima zibilak. Horiekin batera, gainera, Gorabide irabazi asmorik gabeko erakundea eta Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua eta Biokimikako katedraduna den Felix Goñi Urcelay be badira aurtengo Bizkaitar Argiak, Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin gura izan die 36ko gerran Bizkaiko herrietan izandako bonbardaketen ondoriozko “biktima izan ziren ume, gizon eta emakume errugabeei”, eta, era berean, Bizkaitar Argi izendatu ditu “bonbardaketetan izandako txikizioa eta biktima zibil horiek jasan zutena ez ahazteko eta halako gertaera higuingarririk berriz ez jasotzeko helburuagaz”.