Eskualdeko mendizaleek edarto pasatzeko aukera izango dute asteburuan, bi martxatan parte hartzeko aukera izango baitute. Zapatuan, esaterako, kortezubitarrek egingo dute mendi martxa, eta domekan, bestalde, elantxobetarrek. Kortezubin zein Elantxoben,...
Gizonezkoen euskal saskibaloi selekzioak Malosten jokatuko du etzi. Hain zuzen, Angolako selekzioaren kontra jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Pablo Laso entrenatzaileak hamabi jokalari hautatu ditu partida jokatzeko, eta horietatik hiruk, ACB mail...
Bedaruko, Eako eta Natxituko gazte eguneko lehenengo kamiseta lehiaketa Txaber Larreategi natxituarrak irabazi du. Larreategi azken momentuan aurkeztu zen lehiaketara, baina antolatzaileek kamiseta diseinu ederrena egin duela ondorioztatu dute, lan guz...
Elkarrizketa aurrerapena: Txaber Larreategi (Natxitua, Ea, 1986) zinegilea Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren bost zuzendarietako bat da. Espainiako Barne Ministerioak filmaren kontra egin ostean, «harrituta» azaldu da natxituarra. Halanda be, dokumentala estreinatuko dutela baieztatu du. Izan be, zinegilearen berbetan, «film hau egiteko eskubidea dugu, eta jendeak filma ikusteko eskubidea du». Elkarrizketa osorik irakurtzeko sakatu hemen: Zergatik erabaki zenuten ‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentala egitea? Barrura begiratzeko leihoak Itsasoaren alaba eta Sagarren denbora dokumentalen jarraipena dela esan daiteke. Horiek egin ostean, euskal presoei buruzko dokumental bat grabatzea erabaki genuen Josu Martinezek eta biok. Oraingoan bost zuzendarik parte hartu duzue dokumentalean. Zergatik? Euskal presoen gaia ikuspegi zabalago batetik landu gura genuen, presoek hainbat arazo izaten baitituzte kartzela barruan zein kanpoan. Presoek dituzten arazoak asko direla eta, istorio bakar bat aukeratzea errealitatea lausotzea zela pentsatu genuen, eta, horrenbestez, beste hiru zuzendarigaz jarri ginen harremanetan. Hala, egiazko bost istorio labur ditu dokumentalak. Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea dira dokumentalean parte hartu duten beste hiru zuzendariak. Dokumentalak euskal presoen bizipen ezberdinak kontatzen ditu? Pertsonaia bakoitzak istorio bat du atzean, eta istorio hori ezagutarazten ahalegindu gara. Besteak beste, adin desberdinetako presoak, akusazio ezberdinak dituzten presoak, kartzelan sartu barri dituzten presoak eta kartzelan urte asko daramatzaten presoak [...]