Mendi martxa antolatu dute Kortezubin eta Elantxoben
Eskualdeko mendizaleek edarto pasatzeko aukera izango dute asteburuan, bi martxatan parte hartzeko aukera izango baitute. Zapatuan, esaterako, kortezubitarrek egingo dute mendi martxa, eta domekan, bestalde, elantxobetarrek. Kortezubin zein Elantxoben,...
Eskualdeko mendizaleek edarto pasatzeko aukera izango dute asteburuan, bi martxatan parte hartzeko aukera izango baitute. Zapatuan, esaterako, kortezubitarrek egingo dute mendi martxa, eta domekan, bestalde, elantxobetarrek. Kortezubin zein Elantxoben, probaren egunean izena emoteko aukera izango dute interesatuek.
Kortezubira joatea erabakitzen dutenek, 10 kilometroko ibilbidearen eta 24 kilometroko ibilbidearen artean aukeratu beharko dute. Martxa luzea 08:00etan hasiko da, eta martxa laburra 10:30ean. Proba amaitutakoan, txistorra eta txakolina dastatzeko aukera izango dute bildutakoek. Arratsaldean, bestalde, Alex Txikon euskal mendizaleak hitzaldia emongo du, Gure Arbasoen Herria elkarteak antolatuta.
Elantxobeko martxak be bi ibilbide izango ditu: nagusien martxa eta umeen martxa. Nagusien ibilbideak 22 km ditu, eta 08:30ean hasiko dira oinez egiten parte hartzaileak. Umeei zuzendutako ibilbideak, bestalde, bost kilometro izango ditu, eta 10:00etan jarriko dira martxan bildutako gazteak. Elantxobetarrek antolatutako martxak anoa postu bat izango du Akordan, eta amaieran be zerbait jateko aukera izango dute parte hartzaileek.