Euskal saskibaloi selekzioak Malosten jokatuko du
Gizonezkoen euskal saskibaloi selekzioak Malosten jokatuko du etzi. Hain zuzen, Angolako selekzioaren kontra jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Pablo Laso entrenatzaileak hamabi jokalari hautatu ditu partida jokatzeko, eta horietatik hiruk, ACB mail...
Gizonezkoen euskal saskibaloi selekzioak Malosten jokatuko du etzi. Hain zuzen, Angolako selekzioaren kontra jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Pablo Laso entrenatzaileak hamabi jokalari hautatu ditu partida jokatzeko, eta horietatik hiruk, ACB mailan jokatzen dute gaur egun: Javi Salgado (Lagun Aro BGC), Lander Lasa (Lagun Aro BGC) eta Unai Calbarro (Caja Laboral) . Hala, saskibaloi zaleek goi mailako jokalarien abileziagaz gozatzeko aukera izango dute.