Txaber Larreategik irabazi du lehen kamiseta lehiaketa
Bedaruko, Eako eta Natxituko gazte eguneko lehenengo kamiseta lehiaketa Txaber Larreategi natxituarrak irabazi du. Larreategi azken momentuan aurkeztu zen lehiaketara, baina antolatzaileek kamiseta diseinu ederrena egin duela ondorioztatu dute, lan guz...
Bedaruko, Eako eta Natxituko gazte eguneko lehenengo kamiseta lehiaketa Txaber Larreategi natxituarrak irabazi du. Larreategi azken momentuan aurkeztu zen lehiaketara, baina antolatzaileek kamiseta diseinu ederrena egin duela ondorioztatu dute, lan guztiak aztertu ostean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pozik daude kamiseta lehiaketak izan duen harreragaz, lehiaketa positiboa izan dela deritzote eta.
Bedaroako, Eako, eta Natxituko gazteek lehenengo biderrez antolatuko dute gazte eguna alkarregaz, eta herriko gazte guztiak batzea, aberasgarria izango dela deritzote antolatzaileek. Aurreko urteetan, esaterako, Natxituko gazteek bakarrik antolatu zuten gazte eguna.