Elkarrizketa aurrerapena: Txaber Larreategi (Natxitua, Ea, 1986) zinegilea Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren bost zuzendarietako bat da. Espainiako Barne Ministerioak filmaren kontra egin ostean, «harrituta» azaldu da natxituarra. Halanda be, dokumentala estreinatuko dutela baieztatu du. Izan be, zinegilearen berbetan, «film hau egiteko eskubidea dugu, eta jendeak filma ikusteko eskubidea du». Elkarrizketa osorik irakurtzeko sakatu hemen: Zergatik erabaki zenuten ‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentala egitea? Barrura begiratzeko leihoak Itsasoaren alaba eta Sagarren denbora dokumentalen jarraipena dela esan daiteke. Horiek egin ostean, euskal presoei buruzko dokumental bat grabatzea erabaki genuen Josu Martinezek eta biok. Oraingoan bost zuzendarik parte hartu duzue dokumentalean. Zergatik? Euskal presoen gaia ikuspegi zabalago batetik landu gura genuen, presoek hainbat arazo izaten baitituzte kartzela barruan zein kanpoan. Presoek dituzten arazoak asko direla eta, istorio bakar bat aukeratzea errealitatea lausotzea zela pentsatu genuen, eta, horrenbestez, beste hiru zuzendarigaz jarri ginen harremanetan. Hala, egiazko bost istorio labur ditu dokumentalak. Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea dira dokumentalean parte hartu duten beste hiru zuzendariak. Dokumentalak euskal presoen bizipen ezberdinak kontatzen ditu? Pertsonaia bakoitzak istorio bat du atzean, eta istorio hori ezagutarazten ahalegindu gara. Besteak beste, adin desberdinetako presoak, akusazio ezberdinak dituzten presoak, kartzelan sartu barri dituzten presoak eta kartzelan urte asko daramatzaten presoak [...]

Txaber Larreategi (Natxitua, Ea, 1986) zinegilea
Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren bost zuzendarietako bat da. Espainiako Barne Ministerioak filmaren kontra egin ostean, «harrituta» azaldu da natxituarra. Halanda be, dokumentala estreinatuko dutela baieztatu du. Izan be, zinegilearen berbetan, «film hau egiteko eskubidea dugu, eta jendeak filma ikusteko eskubidea du». Elkarrizketa osorik irakurtzeko sakatu
hemen:
Zergatik erabaki zenuten ‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentala egitea?
Barrura begiratzeko leihoak
Itsasoaren alaba eta
Sagarren denbora dokumentalen jarraipena dela esan daiteke. Horiek egin ostean, euskal presoei buruzko dokumental bat grabatzea erabaki genuen Josu Martinezek eta biok.
Oraingoan bost zuzendarik parte hartu duzue dokumentalean. Zergatik?
Euskal presoen gaia ikuspegi zabalago batetik landu gura genuen, presoek hainbat arazo izaten baitituzte kartzela barruan zein kanpoan. Presoek dituzten arazoak asko direla eta, istorio bakar bat aukeratzea errealitatea lausotzea zela pentsatu genuen, eta, horrenbestez, beste hiru zuzendarigaz jarri ginen harremanetan. Hala, egiazko bost istorio labur ditu dokumentalak. Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea dira dokumentalean parte hartu duten beste hiru zuzendariak.
Dokumentalak euskal presoen bizipen ezberdinak kontatzen ditu?
Pertsonaia bakoitzak istorio bat du atzean, eta istorio hori ezagutarazten ahalegindu gara. Besteak beste, adin desberdinetako presoak, akusazio ezberdinak dituzten presoak, kartzelan sartu barri dituzten presoak eta kartzelan urte asko daramatzaten presoak agertzen dira dokumentalean. Errealitatearen argazki objektibo bat ateratzea oso zaila da, baina, behintzat, dokumental honek aniztasun handia erakusten duela uste dugu.
Harritu egin zaituzte Bilduk emondako diru laguntzaren ondorioz sortu den eztabaidak?
Kontrako iritziak izatea espero genuen, baina ez horren arin. Estreinaldia egin ostean iritzi ezberdin asko egongo zirela aurreikusten genuen, baina ez dugu ulertzen filma ikusi barik horrenbesteko zalaparta sortzea. Zentzu horretan, asko harritu gara.
Eztabaida handia sortu ostean, Bilduk diru laguntza mantenduko zuela esan zuen, baina diru laguntzari uko egitea erabaki zenuten. Zergatik?
Bai, erabaki egokiena zela pentsatu genuen, ez baitugu gura film bategatik gizartean hainbesteko tentsioa sortzea. Ez dago inolako beharrizanik, eta ez litzateke onuragarria izango.
Donostiako Udalaren laguntzari be uko egin diozue?
Arazo gehiagorik ez izateko diru laguntza guztiei uko egitea erabaki dugu. Donostiako Udalaren diru laguntza 9.000 eurokoa zen, baina, guztira, 40.000 euro galdu ditugu iskanbila dela eta. Hala, proiektua aurrera ateratzeko euskal gizartearen laguntza eskatzen gabiltza. Herritar arruntek dokumentala diruz laguntzeko aukera izango dute,
www.zinez.net webgunean eskuragarri jarri dugun kontu korrontean.