Muxika

Elssie Xalbador - Ipuin kontalaria

"Jokabide onak sortzeko erremintak dira ipuinak"

Ipuinak "inklusiboak, feministak eta bizikidetza sustatzen" dutenak izan behar direla dio Elssie Xalbadorrek. Horiek lantzen ditu, eta horretarako identitate sexualen aniztasuna presente du bere ipuinetan.

Muxikeko gazte egune

Badator XI. Gazte Egune

Muxikako 11. gazteen egunak jai giroz beteko du San Roman, bihar.

Bizikleta martxa, pentsiodunen eskubideak aldarrikatzeko

Donostian hasi eta bukatuko da astelehenean abiatu eta ekainaren 25ean bukatuko den hamahiru etapaz osatutako ibilbidea. Hain zuzen ere, ekainaren 16an Zornotzatik abiatuko den laugarren etapan ailegatuko da martxa eskualdera. 

Alluitz de Bilbao eta Jone Oar-Arteta dira Espainiako mendi lasterketetako txapelduna eta txapeldunordea

Bi atletek lehen eta bigarren amaitu zuten zapatuan Albaceten lehiatutako proba. Tituluak Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketan parte hartzeko txartela eman dio De Bilbao kortezubitarrari.

Gazteen zirku erakustaldia, Muxikan

Sarreretatik lortzen duten dirua ekainaren 23tik 26ra bitartean egingo den Gazte Zirku Jaialdira joateko erabiliko dute. "Sarreren salmentarekin lortutako dirua, ikasleak Gazte Zirku jaialdira eroateko izango da".

Arratzu

Badatoz herri txikietako jai handiak

Maietz Pazkoak ospatzeko egitarau zabalak prestatu dituzte Arratzun, Sukarrietan eta Muxikan, asteburua ekintzaz betez. Muxikarrek auzoetako jaiak berpiztuko dituzte.

Bertsolaritzaren transmisioa indartu gura du Argi Baltza bertsolari txapelketak bigarrenez

Jon Lopategiren omenez, gazteei plaza eskaintzea helburu duen Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketa antolatu dute bigarrenez. Domekan Ajangizen hasiko dute lehia, eta ekainaren 26an Muxikan amaitu.

Hondartza denboraldiaren aurkezpena

Murrizketarik barik, etzi hasiko da hondartza denboraldia

Lagundutako bainu zerbitzua ematen jarraituko dute, Busturialdean Mundakako Laidatxu hondartzan aurkitu daiteke. Aurten, gainera, zerbitzua luzatu dute, eta uztailaren 1etik irailaren 30era arte eskainiko dute.

Ansotegi eta Beethovenen belarriak eta Kantakunek taldeak lehiatuko dira etzi, Bertsolaritza Egunean, Larrabetzun

Jokin Ansotegik Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren finala lehiatuko du, eta taldeka ariko dira Busturialdeko Beethovenen belarriak eta Kantakunek taldeak.

Ekainaren 3ra arte parte hartu daiteke Muxikako Udalak antolatutako marrazki lehiaketan

2-8 urte bitartekoek libre izango dute gaia. 9 urtetik gorakoek, aldiz, 'Herriko Jaiak' izango dute gai bezala.

Barrea eragiten duen 'Ergela'

Publikoaren barre algarak eragiteko moduko obra dakar Txalo produkzioak Gernika-Lumora. Komedia bat da Ergela, eta gaur 20:30etik aurrera antzeztuko dute, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian.Jordi Casanovasen ideia, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzap...

Oihana Cabello Elorriaga

Nazareno Eguneko kontzertua, etzi

Mutrikuko Musika Bandak Nazareno Eguneko kontzertua eskainiko du domekan, 13:00etan, Zabiel kultur etxean. Komentuan egiten den mezaren aurretik eta ostean kalejira ere egingo dutela gogora ekarri dute bandako ordezkariek. Josean Pascualen zuzendaritza...

A.G.

'Trikitixa erroetatik' hitzaldi musikatua, gaur

Korrontzi taldeko Agus Barandiaranek eta Izaskun Iturrik Trikitixa erroetatik hitzaldi musikatua eskainiko dute gaur, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Ekintzak trikitixa gertuagotik ezagutzeko aukera eskainiko du. Besteak beste, trikiti...

Korrontzi

Bartzelonaren zelaia bisitatuko dute basurdeek domekan

ERRUGBIA // Gernika RTk FC Barcelonaren zelaian lehiatuko du 15. jardunaldia domekan, 11:30etik aurrera. Heineken Ligaren denboraldiko bigarren buelta hasi zutenetik bi partidu jokatu ditu talde gernikarrak, eta biak etxean izan dira; Getxo Artearen ko...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
2016
Sahararen Aldeko Euskal Karabana

Gaurko azala [2018-01-09]

Busturialdeko Hitza
irabazlea
Gehiago