
55 urtetik gorakoentzat Busturialdeko udalerrietan dauden zerbitzuak eta ekintzak jasotzen dituen gida sortu dute: AdinBizi. Zahartze aktiboaren eta positiboaren mezua helarazi dute.

Gernikako Atletismo Taldeko bi atletak onenen artean sailkatu dira Bergan lehiatutako mendiko atletismoko proban, 20 urtez azpikoetan.

Hainbat ekitaldi egin dituzte asteburuan Bizkargin. 1937ko maiatzean mendian hildako gabiriarrak izan ziren atzoko protagonistak, eta antifaxismoaren aurrean daudela "ozen" esan zuten gazteen zapatuan.

Bizkaiko suhiltzaileek 5.692 esku hartze izan zituen iaz, eta horietako 441 gauzatu zituzten Gernikakoek. 2020. urteagaz alderatuta, iaz erreskate eta salbamendu lan gehiago egin zituzten –% 13,7 gehiago–, eta % 20 igo ziren suteak itzaltzeko irteerak.

36ko gerran bertan hildako gudariak omenduko dituzte zapatuan eta domekan. Ernaik deituta, Bizkargin batuko dira gazteak zapatuan, eta, urtero legez, egun osoko egitaraua prestatu du Bizkargi Gogoratuz Elkarteak domekarako.

Idurre Bideguren EH Bilduko senatariaren esanetan, "aurrerapauso bat da aldarrikapen historiko honentzat".

Busturialdeko Beethovenen belarriak eta Azkena eta etxera taldeek eta Arratiako Toperak egingo dute bertsotan Bermeon. Busturialdeko Ez dakit Ba! taldeak Iurretan dauka saioa.

EH Bilduk aurkeztutako egitasmoa eztabaidatuko dute gaur, Espainiako Senatuan. Euskal Herriko saregile, neskatila eta paketatzaileen lan badintzak duintzeko eta jubilazioan jasaten duten diskriminazioarekin amaitzeko eskaera eroango du koalizio abertzaleak.

Hala ere, "tamalgarritzat" jo du Espainiar Estatuak basakerian izan duen erantzukizun historikoa ez aitortu izana. Estefania Beltran de Herediak Bolaños ministroari esan dio faltan botatzen duela "irmotasun handiagoa gaitzespenean eta barkamen-eskaeran".








