Muxika

INDNR arrantza jarduera.

Idurre Bidegurenek Espainiako arrain inportazioen "erregularizazioa" eskatu du

EH Bilduko senatari bermeotarrak arrantza inportazioen "legez kanpoko alderdiak" eduki ditu ahotan, eta neurriak hartzeko eskatu dio Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari.

Tuterako hilketa matxista salatu du Itaia Busturialdeak

Orioko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte

Gernika-Lumoko Sare feministak deituta 19:00etan batuko dira bihar [maiatzak 18] Gernika-Lumoko Merkurion, eta Itaiak egun eta leku berean jarri du hitzordua, baina 20:00etan.

Herri partaidetzan oinarritutako programa aurkeztu du Muxikako EH Bilduk

Aurreko agintaldian hasitako proiektuekin jarraitzeko eta proiektu berriak egiteko asmoa du Muxikako EH Bilduk, beti ere herritarren parte hartze aktiboan oinarrituta.

Urdaibaik Bizkaiko Trainerilla Txapelketa irabazi du

Ondarroan lehiatu da Bizkaiko finala. Ondarroa Arraun Taldeko arraunlariek bigarren postuak eskuratu dituzte hainbat kategoriatan. Isuntzak maila ona erakutsi du.

EAJren Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia

Elixabete Etxanobe: "Guggenheim Urdaibai bai ala bai egingo da"

EAJk Aberri mitina eman zuen atzo [maiatzak 14] Gernika-Lumoko Merkatu Plazan.

Ibai Amillategi gernikarrak irabazi du Muxikako saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko bi saio jokatu zituzten atzo [maiatzak 11]. Dimako saioan Iñaki Iturriotzek lortu zituen puntu gehien.

Muruetako san isidro

Ospakizunak kalera aterako dituzte San Isidro egunez

San Isidro eguna ospatuko dute astelehenean [maiatzak 15] hainbat herritan. Muruetarrek asteburu osorako ekintzak prestatu dituzte.

Olatz Arrizabalagak eta Amaia Aldaik irabazi dute GRABNI Txapelketa

Bizkaiko selekzioagaz, pilota mistoko nagusi kategorian nagusitu da Lea Ibarra Motrollo taldeko bikotea, Miren Larrarteri eta Naroa Agirreri 22-12 irabazita.

Oroimenez bete da Bizkargi

Hainbat memoria ekitaldi egin dituzte asteburuan Bizkargin. 1937ko maiatzean Bizkargin hildako gudariak izan dira asteburuko protagonista nagusiak.

Bizkargiko bataila gogoratzeko xafla jarriko dute

Bizkargi Eguna da gaur [maiatzak 3], eta han batu dira Muxikako, Morgako, Larrabetzuko zein Zornotzako herritar eta udal ordezkariak. Xafla Muxikako eta Larrabetzuko udalek ipiniko dute.

orainpresoak
Muxikako argazki lehiketako argazki onena
Ibarrurikodantzarieguna
Ibarruriko Dantzari Eguna
bermeoosokobilkura
bizkaieus
Gure Esku Dago

Ordenantza bi lantzeko parte hartze prozesua zabaldu du udalak

Hileta elizkizun zibilei eta kutsadura akustikoari buruzko ordenantzak dira. Gernika-Lumoko Udalak herritarren interesak eta ardurak ezagutu nahi dituGernika-Lumoko Udalak bi ordenantza lantzeko parte hartze prozesua zabaldu du; hileta elizkizun zibile...

A.M.A.

Udalak dio «ezinezkoa» izan dela uraren kalitate txarraren zergatia jakitea

Mutrikuko portuko eta Ondargaineko igerilekua itxita egon dira uraren kalitate txarra tarteko. Uraren kalitatea bere onera itzuli dena nabarmendu du udalak. Bandera horia ipini duteUraren aztekertetan jasotako emaitza txarrak tarteko, Mutrikuko portuko...

Polemika bueltatu da Kontxara

Zierbenagaz izandako talkagatik, azken sailkatuaren denbora gehi 15 segundogaz zigortu dute Urdaibai. Zigorragaz ados ez daudelako helegitea aurkeztuko duteDomekan lehiatu zuten Kontxako Banderaren lehen jardunaldia, eta emozioagaz eta lehia estuagaz b...

Gehiago