
PCR testak egiteko eskatu dute, eta EHUko zientzialariek birusa atzemateko garatu duten RT-PCR testa balioztatuta dagoela adiertazi dute. Sinadurak biltzeko bolga ipini dute martxan: testmasiboenalde.wordpress.com

COVID-19aren datuek "hoberanzko joerari eusten" jarraituz gero, maiatzaren 2tik aurrera herritar orok ariketa fisikoa egitera edo paseoak ematera kalera irten ahalko duela iragarri zuen Pedro Sanchezek, zapatuan.

Apirilaren 30erako deitu du Alderdien Mahaia; Espainiak erantzun dio ez dela bozik egingo pandemia kontrolpean egon arte

Bonbardaketaren urteurrenerako egitarau egokitua prestatu dute Gernika Memoriaren Lekuko plataformak eta Gernika-Lumoko Udalak. Ekitaldiak online jarraitu ahal izango dituzte herritarrek, nork bere etxetik. 15:45ean 4 minutu ekimenarekin eta 21:30ean kandelen ekimenarekin bat egiteko dei berezia egin dute.

2002tik blokeatuta zegoen kontuaren dirua bere egin du auzitegiak, sententzia exekutatuz. Ostean, enbargatutako eraikinen kontra joko duela uste du abokatuak

Murgaren berbetan, biztanleriaren immunitate maila aztertzeko bi tresna "osagarri eta baliotsu" dira: "Horiei esker pandemiaren benetako dimentsioa maisuki ezagutu ahal izango dugu, eta, ondorioz, osasun publikoko neurriak egokitu ahal izango ditugu".

Goizeko bederatziretatik gaueko bederatzira arteko tartean atera ahalko dira, kilometro batera urrutienez.

Busturialdeak aurrera egiteko itxaropena behar duela iritzita batu dira erakunde publiko zein pribatuak, "koronabirusaren krisia amaitzen denean indarrak batu eta aurrera egiteko".

Hezkuntza Sailak balizko itzulera bat prestatu du bereziki kritikotzat jotzen diren hezkuntza mailak lehenetsiz. Modu horretara, DBH4, Batxilergoko eta Lanbide heziketako lehen mailetako ikasleak jarduera presentzialera itzultzeko aukera aurreikusten dute.

Apunteen bankua eta ikasleei laguntza emateko sarea antolatu dituzte unibertsitateko ikasleek

BERMEO // Bermeoko Berbalagun egitasmoak antolatuta, martitzenean, azaroaren 15ean, Iraitz Madariagak hitzaldia eskainiko du. Bertaratutakoek sare sozialak ezagutzeko aukera edukiko dute. Horien inguruko datuak eman eta bitxikeriak kontatuko dituzte. S...

BERMEO // Datorren martitzenean, hilaren 15ean, Gernika-Lumoko Bakearen Museora irteera egingo du Erroxape Emakumeen Elkarteak. 15:10ean aterako dira Lamerako autobus geltokitik, eta, buelta, berriz, 20:10ean egingo dutela azaldu dute. Irteera horretan...

Ondarroako Berdintasun Sailak antolatuta eta 7 Emakume en movimiento elkarteak lagunduta, Sorkuntza artistikorako tailerra emango dute Deiene Garcia Iragorri eta Nerea Unanua Otxoantesana artistek, azaroaren 16tik otsailaren 22ra bitartean.Ikastaroaren...

Partaidetzaren arabera jarriko dituzte edukiontziak eta konpostagailuak herrietan. Gaur arratsaldean batzar informatiboak egingo dituzte, Arratzun eta MuxikanHondakin organikoak batu eta kudeatzeko kanpaina hasi dute Busturialdeko zenbait herritan. Eki...

Asteburu honetatik aurrera, Nestor Basterretxea aretoko zinemak aldaketa txiki batzuk egingo ditu ordutegian.Hala, orain arte 16:30ean eskaintzen zituzten umeentzako zinema emanaldiak 17:00etan izango direla esan dute zinemako arduradunek. Aldaketa hor...

Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik Itzulpen Onenaren Saria eman eta kendu dio Espainiako Kultura Ministerioak. Hala ere, «pozik» eta «esker onez» dagoela adierazi du Karmeldarrak.Noiz jakin zenuen saritua izan zinela?Joan den...


Elantxobeko Arraun Elkartean ez daukate nesken talderik aspalditik. Gaur egun, mutilekin entrenatzen dute lau emakumek, eta euren taldea osatzeko jende bila ari dira.Z azpi bat urte dira Elantxobe Arraun Elkartean nesken talderik ez dutela. Denboraldia...

ETXEBARRIA // Axillondo eta Kortabitxiraino edateko ura eramateko hodia sartzen hasi da Etxebarriko Udala. Lanek 18.615 euroko kostua izango dute, eta premiazkoak zirela adierazi dute. Izan ere, lan horiekin, Axillondo eta Kortabitxikoei edateko ura er...