Sorkuntza artistikorako tailerra egingo dute, Ondarroako Etxelilan
Ondarroako Berdintasun Sailak antolatuta eta 7 Emakume en movimiento elkarteak lagunduta, Sorkuntza artistikorako tailerra emango dute Deiene Garcia Iragorri eta Nerea Unanua Otxoantesana artistek, azaroaren 16tik otsailaren 22ra bitartean.Ikastaroaren...
Ikastaroaren arduradunek nabarmendu dutenez, sorkuntza artistikoan emakumeen presentzia bermatzea da ikastaroaren helburu nagusia.
Ikastaroari dagokionez, bi orduko saioak egingo dira Etxelilan eguaztenero, 18:00etatik 20:00etara. Bertan, oro har, baldosa hidraulikoaz egiteko teknika ikasteko eta barneratzeko aukera egongo da.
Tailerragaz bukatzeko, eta ikasitako teknika erabilita, Bitxore Laka artista ondarrutarraren omenez 2?3 metroko hormairudi bat egingo dute herriko horma batean.
Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek Etxelilan eman beharko dute izena.