Bermeoko zinemaren ordutegian aldaketa txikiak egingo dituzte
Asteburu honetatik aurrera, Nestor Basterretxea aretoko zinemak aldaketa txiki batzuk egingo ditu ordutegian.Hala, orain arte 16:30ean eskaintzen zituzten umeentzako zinema emanaldiak 17:00etan izango direla esan dute zinemako arduradunek. Aldaketa hor...
Hala, orain arte 16:30ean eskaintzen zituzten umeentzako zinema emanaldiak 17:00etan izango direla esan dute zinemako arduradunek. Aldaketa horren eraginez, berriz, domekako nagusien saioa apur bat beranduago izango dela azaldu dute: 19:00etan izan beharrean, aurrerantzean, 19:30ean izango da. Gainerako saioen ordutegia mantendu egingo dela jakinarazi dute.
Bestalde, umeentzako emanaldien saioei dagokionez, «zaratak eta jarrera desegokiak» egoten direla eta, hainbat kexa egon direla azaldu dute. Horregatik, aurrerantzean, 8 urtetik beherako umeek nagusi baten ardurapean joan beharko dute ezinbestean.