
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari eta horietako hizkuntzei buruzko ikerketa osatu du. 94 udalerri euskaldunetako 11.571 gaztek bete dute inkesta.

Astoga-Etxebarri auzoaren inguruetako aparkalekuan su hartu du ibilgailuak. Ertzaintzak adierazi du sutea "eragindakoa" izan dela. Mundakako Udalak elkartasuna adierazi die kaltetuei eta haien segurtasun arriskuan ikusi duten bizilagunei.

Euskal presoen eskubideak zein errefuxiatuenak errespetatzeko deia kaleratu dute Sare Gernika-Lumok eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak gaur, Giza Eskubideen Nazioarteko egunean.

Umeen jolasteko eskubidea bermatu gura du Bizkaiko Gurutze Gorriak, eta hori bultzatzeko 'Jostailu hezitailea' ekimena abiatu du beste behin. Abenduaren 16an eta 17an Gernika-Lumoko Eroskin gaituko dute jostailuak uzteko tokia, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.

Migrazio mugimenduak ulertarazteko eta kultur aniztasuna bultzatzeko asmoz, ‘Pertsona guztiak mugitzen gara’ programa garatzen ari da Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Abenduaren 26tik 30era bitartean egingo dute programa Errigoitiko Uriako ludotekan, 11:00etatik 14:00etara arteko ordutegian.

Rubiok "ilusio eta gogoarekin" jaso du izendapena, eta "lanarekin, umiltasunarekin, eta konpromisoarekin" erantzuten saiatuko dela adierazi du.

Euskararen Eguna da gaur, eta Busturialdeko udalerrietan hamaika ekitaldi egiten ari dira. Han eta hemen, ondo pasatzeko eta aldarrikatzeko aukerarik ez dute galdu herritarrek.

Euskaraldiaren amaierako eta Euskararen Eguneko ekitaldiz beteko da Mundaka gaur eta bihar; 3-5 urte bitartekoek eman diete hasiera ospakizunei, Euskaraldiskoan dantza eginez.

Urdaibaiko gastronomia onena ezagutu eta dastatzeko aukera dela aurreratu du Mundakako Udalak.

A maitu da Euskal Eskola Publikoaren jaia. Denbora luzean egindako lan eskergaitza, trinkoa eta eskuzabalak domekan izan zuen burutze eguna. Herritarren parte hartze zabalak eta anitzak kolore biziz jantzi zuen jaia eta herria. Eskerrik asko eta bejond...

AULESTI // VIII. Motor Irteera egingo dute bihar, Aulestin. Motorzaleen irteeran parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da, 659 13 28 94 (Joni) telefono zenbakira deituta. Aurreratu dutenez, momentuz hamabost lagunek izena eman dute. 10:00etan Aules...

Urtero legez, Agenda 21eko ekimenaren baitan, udal foroa egin zuten Muxikan, eguenean. Urretxindorra eskolako ikasleek urtean zehar landutako proiektuak aurkeztu zizkioten Aitor Goldaraz alkateari, eta besteren artean, jolastokiko sarea konpontzeko eta...

Lekeitioko hiru ikastetxeetako ikasleek Agenda 21 ekimenaren baitan ikasturte honetan natura zaintzeko egin dituzten ekintzak azaldu dizkiote Koldo Goitia Lekeitioko alkateari. Natura gehiago zaintzeko helburuagaz, eskola, ikastola eta institutuko ikas...

Berbalagunek maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako saria banatu zuen atzo. 59 lagunek parte hartu zuten, eta 40 pertsonek erantzun zituzten galdera guztiak zuzen, horien artean, Jesus Manuel Etxebarrietak Txusmak. Saria Gernika Jatetxearen eskutik jaso zuen.

KULTURA // Olazar Kultur Elkarteak antolatuta eta Gizaburuagako Udalak lagunduta, Musika eskolako ikasleen jaialdia egingo da gaur, 18:00etan, Gizaburuagako udal aretoan. Hainbat musika instrumenturen ikasleek ikasturtean ikasitakoa plazaratzeko aukera...

LEKEITIO // Kalera Kalerak deituta, herri batzarra egingo da bihar, 17:00etan, Galarrenan. Batzarrean gaur eguneko testuinguruan presoek daukaten egoeraz, Julen Atxurra Pototo eta Liher Aretxabaleta herriko presoen egoeraz eta Lekeition egingo den Elka...

Hainbat elkarretaratze egin dira egunotan lau gazte altsasuarren atxilotzea eta espetxeratzea salatzeko. Ondarroan ezkerrean eta Mutrikun eskuman, esaterako, elkarretaratzeak egin ziren herenegun, «neurrigabeko» atxiloketak eta espetxeratzeak salatze...

Asanbladan bilduta eta sindikatuen proposamenari jarraituz, adostutako EPEa aurkeztuko diete patzuergoko arduradunei. Langileen aldi baterako kontratuen kontsolidazioa lortu nahi duteBusturialdeko Ur Patzuergoa (BUP) Bilbao Bizkaiaren (BBUP) barruan in...
