Haserrea eta amorrua kalera atera dute
Hainbat elkarretaratze egin dira egunotan lau gazte altsasuarren atxilotzea eta espetxeratzea salatzeko. Ondarroan ezkerrean eta Mutrikun eskuman, esaterako, elkarretaratzeak egin ziren herenegun, «neurrigabeko» atxiloketak eta espetxeratzeak salatze...
Hainbat elkarretaratze egin dira egunotan lau gazte altsasuarren atxilotzea eta espetxeratzea salatzeko. Ondarroan ezkerrean eta Mutrikun eskuman, esaterako, elkarretaratzeak egin ziren herenegun, «neurrigabeko» atxiloketak eta espetxeratzeak salatzeko. Hainbat herritar batu ziren mobilizazioetan, eta hilaren 16an Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin zuten. Era berean, bihar Mutrikuko Goiko Plazatik 13:00etan irtenda manifestazio zaratatsua egingo dute Injustizia honen aurrean atera zure amorrua zaratarekin lelopean.