
Zapatuan [maiatzak 20] Beteranoen Estropadaren III. ekitaldia egingo dute, 17:00etan, Mundakan.

Busturiko, Eako, Gautegiz Arteagako, Mundakako eta Muxikako eskola publikoetako ikasleek kolorez, irribarrez eta musikaz bete dute Mundakako plaza.

Jarraipen zabalena lehen arretan izan dela azpimarratu dute greba deitu duten sindikatuek. Bihar eguerdian ere manifestazioetan aterako dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

EH Bilduko senatari bermeotarrak arrantza inportazioen "legez kanpoko alderdiak" eduki ditu ahotan, eta neurriak hartzeko eskatu dio Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari.

Gernika-Lumoko Sare feministak deituta 19:00etan batuko dira bihar [maiatzak 18] Gernika-Lumoko Merkurion, eta Itaiak egun eta leku berean jarri du hitzordua, baina 20:00etan.

Udal hauteskundeetarako Mundakako EHBilduk eskaintzen duen programa aurkeztu zuten zapatuan (maiatzak 13)."Jende multzo polita batu zen udaletxeko arkupeetan, programaren ildo nagusiak bertatik bertara ezagutzeko. Bildutakoen artean nabarmena zen ekitaldiak kutsatuko lanerako gogoa eta poztasuna".

Ondarroan lehiatu da Bizkaiko finala. Ondarroa Arraun Taldeko arraunlariek bigarren postuak eskuratu dituzte hainbat kategoriatan. Isuntzak maila ona erakutsi du.

EAJk Aberri mitina eman zuen atzo [maiatzak 14] Gernika-Lumoko Merkatu Plazan.

San Isidro eguna ospatuko dute astelehenean [maiatzak 15] hainbat herritan. Muruetarrek asteburu osorako ekintzak prestatu dituzte.

Gizonezkoen kadete mailako arraunlariek Bizkaiko Trainerilla Txapelketako laugarren jardunaldia irabazi dute 07.20,72ko denboragaz.

EA // 2019ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa egin dute, eta orain herritarrek euren iritzia emateko aukera dute. Horretarako, aurkeztutako proposamenekin argazki erakusketa osatu, eta Eskolondon, Bodegoian, Txangurrun eta Eskoikizen ikusgai ja...


MUXIKA // Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 15ean jokatuko dute Bilboko Miribillan, eta Muxikako Udaleko Kultura Sailak autobusa antolatu du; 15:30ean irtengo da Kurtzerotik. Hilaren 12ra arte izena eman daiteke liburutegian (16:00eta...

Bizkaiko marijesiak Gernika-Lumoko Andra Mari elizan batuko dira bihar. Udalerriko marijesiez gain, Muxikako, Gautegiz Arteagako, Eako, Ibarrangeluko, Busturiko, Lekeitioko eta Iurretako taldeek bat egingo dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da.Lekuan lek...

Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat lagun daude Eibar Kirol Elkartearen lehen taldean zein harrobian. Eibartarren historiako une gozoenaren partaide ari dira izaten guztiak.Eibar Kirol Elkartea bere historiako unerik gozoenetakoa bizitzen ari da aspaldio...

Ex!poesia 2018 Euskadiko Poesia Esperimentalaren Biurtekoa Gernika-Lumora heldu da. Hogei egileren irudiak eta hausnarketak jasotzen dituen topaketa da. Erakusketa abenduaren 28ra arte dago ikusgai, Kultur Etxean.Irudien eta soinuen bitartez ere sortze...

GERNIKA-LUMO // Azterketa garaian ohikoa den moduan, ordutegi berezia edukiko du Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak. Abenduaren 1etik otsailaren 1era, zapatuetan 15:00etatik 20:00etara arteko ordugia izango du. Domeketan, berriz, 10:00etatik 14:00etara z...

Lea-Artibai eta Busturialdeko 24 sortzailek parte hartuko dute 53. Durangoko Azokan. Lan berriak aurkeztuko dituzte Gatibuk eta McOnak taldeek eta Alaine Agirrek