
Irailaren 28an hasiko da txapelketa Urdulizen. Busturialdeak ordezkaritza zabala izango du: Asier Galarza, Beñat Bilbao, Enare Muniategi, Janire Arrizabalaga, Koldo Muñiz, Mikel Retolaza, Iker Uriarte, Koldo Gezuraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Onintza Enbeita.

Gaur [irailak 13] egin diote omenaldia Alejandro Mallona Izari eta Marcelino San Antoni, bertan izan dira senideak, lagunak eta herritarrak.

KAE2 ligako laugarren postura iltzatuta ibili dira Busturialdea Arraun Elkarteko kideak, estropada guztiak postu horretan amaitu baitituzte, bat salbu. Ondorioz, esperientzia hartu dute, eta hurrengo denboraldian helburu berriak jartzeko prest daude.

Unai Lekerika eta Xabi Barandika gernika-lumotarrak Lauko Finalean ariko dira. Jai Alai Liga sailkapeneko zortzi gizonezko nahiz emakumezko puntistarik onenak izango dira garaipenaren lehian, Donostian. Irailaren 15ean jokatuko dituzte lehenengo finalerdiak eta 22an, bigarrenak; final handia hilaren 29an izango da.

Mundaka Arraun Taldeak 50. urteurren jaialdia ospatu zuen iragan zapatuan [irailak 6]. Talde bazkarian 200 lagun inguru bildu ziren. Klubak jaia "bikain" joan dela azpimarratu du.

Gernika-Palestinak "ekiteko garaia" dela esan, eta besteak beste, Bermeon mobilizazioa deitu du gaurko, Espainiako Vueltako hamaikagarren etaparako. Nestor Basterretxea ingurua Palestinaren aldeko aldarrikapenez bete da, halaber, baina eskualdeko errepide guztietan izan du Palestinak presentzia nabarmena.

Busturialdeko zenbait herritik pasako da irailaren 3an eguerdian. Gernika-Palestinak ere deialdiak egin ditu.

Gernika-Palestinak kazeroladak deitu ditu Euskal Herri osoan irailaren 5ean, Gazako egoerak okerrera egin duelako eta Europak ez duelako ezer egin

Eraso matxista salatzeaz gain, matxismoa "lehen mailako arazo soziala" dela nabarmendu eta indarkeria matxistaren kasuak ez direla kasu isolatuak gogoratu dute. Udalak konpromisoa hartu du indarkeria matxistaren aurkako borrokan pausoak ematen segitzeko, "emakumeek eta LGTBI+ kolektiboko pertsonek giza eskubideak erabat bermatuta izan ditzaten".

Aunis & Santonge frantziar taldea eta Club Zeybek Yaren talde turkiarra izango dira zapatuan [abuztuak 9] Bermeoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 37. aldian. Nazioarteko dantza taldeak Mundakako jaialdian 30. urteurrenean eta Busturiako Itsasoko Ama Birjinaren jaietan ere izango dira.

Udal eta elkarteek martxoaren amaierara arte dute aukera zirkuituan izena emateko.

Hala ere, erabakia hartzea Eusko Jaurlaritzari dagokiola dio Espainiako kultura ministroak.

"Ekonomia eta enplegua berraktibatzeko" plan estrategikoa eskualdeko eragile sozial eta ekonomiko nagusiekin partekatutako "gogoeta eta diagnostiko batetik" abiatu behar dela esan zuten atzoko Gobernu Kontseiluan. Hala, plan estrategikoak diagnostiko horretan atzematen diren beharrei erantzungo liekela diote.

Gaurtik [otsailak 21] martxoaren 6ra bitartean egongo da, eskola aurrealdeko plazatxoan.

Busturialdeko 80 lagun inguru batu ziren bakearen aldeko ospakizunetan.

Aulkietan, piknik-guneetan eta zakarrontzietan egin dituzte aldaketak.