
Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzak eman zuen agindua atzo, eta lehenengoak bueltatzen ikuskaritzan eta ikerkuntzan ari diren langileak izatea agindu du. Horiek gaur bueltatu beharko lukete lan lekuetara. Sindikatuek Hezkuntza sailaren formak kritikatu dituzte, eta proposamena helarazi diote, ikasturte amaiera adostua, segurua eta kalitatezkoa izan dadin.

Lanera itzuli dira ile apaintzaile eta fisioterapeutak. Euren egunerokoan luzaroan presente izango dituzten garbiketa lanak gehitu behar izan dituzte, baina lanerako gogoz bueltatu dira.

Luzapen berriak bestelako ezaugarriak ditu. Izan ere, zapatutik aurrera Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak izango du aginte bakarra: bera izango da erreferente nagusia. Sanchezen arabera, erkidegoek osasunaren oinarrizko arretan erabaki ahalmena berreskuratuko dute.

Ostalariek joan den astetik ireki ahal dituzte terrazak, baina errealitatea ez da denentzat berdina, eta bakoitzak erabaki propioak hartu behar izan ditu; batzuek ireki egin dute, eta beste batzuek ez. Terraza jartzeko aukera eduki eta terrazarik ez jartzea erabaki duten ostalariak ere badaude. Errealitate asko daude egoera edota agindu bakar baterako.

Espainiako gobernuak gaur argitaratu du agindua, eta bihar sartuko da indarrean

Espainiako Osasun Ministerioari bidalitako txostenean, besteak beste, proposatu dio tabernen eta jatetxeen barrualdean ere % 50eko edukiera baimentzea, mahaien artean 2 metroko distantzia utzita.

15 milioi euroko zuzkidura duen COVID-19 Ezohiko Laguntzen Programa onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak izango dira onuradunak.

Batera Gara elkarteak kamiseta laranjak jantzita ateratzeko deia egin die herritarrei domekarako, fibrosi kistikoa duten haur eta gaztetxoen alde.

Bihartik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoa "osasun-larrialdiko" egoeratik osasun-arloko "zaintza eta kontroleko" egoerara igaroko dela iragarri du lehendakariak. Hauteskundeak ez ohiko egoeran egingo direnez, "segurtasun eta babes plana" prestatzen ari direla zehaztu du Urkulluk; Segurtasun sailak egingo du herritar guztiek botoa emateko bermeak eta neurriak ezartzea helburu duen plana. Hauteskundeen ezaugarriei buruzko azalpenik ez du eman, ezta kanpainari buruzkorik ere. Horiek datozen egunetan jakinaraziko dituztela zehaztu du

COVID-19ari aurre egiteko neurri gehiago eskatu dituzte Busturialdeko pentsiodunek. Astelehenetan berriro elkartzen hasiko dira, 12:00etan Gernikako Foruen plazan.




ONDARROA // Ondarroako Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du gaur, 13:30ean, udaletxeko 2. solairuko batzar aretoan. Udal iturriek aurreratu dutenez, gaurko osoko bilkuran eztabaidatuko diren gaien artean, Kamiñaldeko lur jausiaren inguruko bi gai egon...

Kiva egitasmo aitzindaria Lea-Artibaiko eta Busturialdeko lau ikastolatan ezarri dute. Programak, batez ere, taldean eragiten du, 'bullying'-a talde fenomenoa ere badelako.Finlandiar jatorria duen Kiva egitasmoa martxan da Euskal Herriko 52 ikastolatan...

Mutilen Gazte mailako Eskubaloi Txapelketa hartuko du asteburuan Bermeoko Arane Kiroldegiak.Bihar, 17:30etik aurrera, Urdaibai ET eta Escolapiosen arteko kanporaketagaz hasiko da txapelketa. Gero, 19:30ean hasiko da Loiolaren eta Muskizen arteko partid...