
'Hondartza denontzat' ekimenak Mundakako Laidatxu, Lekeitioko Isuntzan eta Ondarroako Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte. Zerbitzua pandemiaren prebentzio eta kontrolerako araudi orokor eta espezifikoetara egokitu dute.

Arturo Elosegi Irurtia EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea irakasle katedraduna da, Landareen Biologia eta Ekologia Sailean. Hainbat artikulu zientifiko idatzi ditu nazioarteko aldizkarietan, eukaliptoen eragina deskribatzeko.

2022ko egutegiak irakurleen argazkiekin diseinatu nahi du HITZAk eta, horretarako, argazki lehiaketa antolatu du. Uztailaren 1ean hasi eta argazkiak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaituko da.

Asier Galarzaren kontra lehiatu zuen bertsolari busturiarrak Jon Lopategiren memorian oinarritu zen buruz burukoa. Aurrerantzean ere Argi Baltza sariketa antolatzen jarraitzeko asmoa agertu dute Lilibertsokoek.

KAE 2 Ligaren 2. jardunaldian, Busturialdearentzat izan da 33. Elantxobeko Traineru Estropadaren bandera.

Mundakako EAJ-PNVk San Pedro jaien benetako xarmaren aldeko aldarrikapena egin du.

Martxotik Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaren presidentea da Igor Duñabeitia foruarra. Aizkoran eta sokatiran ibilitakoa da, eta federazioa gaurkotzearen garrantzia aitatu du.

Zornotzako kaleak hartuko dituzte Busturialdeko, Durangaldeko, Hego Uribe eta Arratiako pentsiodunek zapatuan 12:00etan. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete, pentsiodunen borroka "borroka kolektiboa" delako.

Busturialdeko GKSk gazteek bizi dituzten bi errealitate landuko ditu udan. Gazteen bizi kalitatea eta lanaldia aztertzeko inkesta bat banatuko dute, gero, datuak ezagutarazteko.

Pandemia egoerak dakartzan arazoei aurre eginez, aurten San Pedroak ospatuko dituzte Mundakan, askotariko egitarauarekin.

Euskal literatura sustatzeko eta euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzeko, aurten ere Irakurleen txokoa egongo da Etxebarrian, Euskara Batzordearen eskutik. Gaur da lehenengo saioa, 18:30ean, kultur aretoan. Parte hartzaileek Harkaitz Canoren Beti opor...

MUTRIKU //Anaiarte Biltokiak antolatuta, Simon Marmier doktoreak hitzaldia eskainiko du gaur Beheko Plazan dagoen Anaiarte Biltokian, 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Bizkarreko minik ez edukitzeko aholkuak emango ditu kir...

Eguaztenean batu zen 2017ko Andra Mari jaiak antolatzeko batzordea, eta martxan jarri zuten herriko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa.Lanak edozein teknikagaz eginak izan daitezke, A-3 neurrian eta euskarri gogorrean edo paperean aurkeztu behar dira....

GERNIKA-LUMO // Gernika 2037 ekimena aurkeztu zuten Lobek, apirilean, eta egun batzuk beranduago, Gernikako bonbardaketaren markak espazio publikoan birsortzeko lehen saioa egin zuten. Orain, bigarren saioa egingo dute Lobek eta Arkibai elkarteak. Hain...

ONDARROA // Ikasturte amaierako ohiko kontzertua eskainiko dute gaur Unanue Udal Musika Eskolako kideek 19:00etan, herriko frontoian. Ikasturtean ikasle eta irakasle izan direnek eskainiko dute kontzertua, eta musika eskolatik herritarrak bertara joate...

MUXIKA // Urretxindorra eskolako urteko jaian egindako merkatu solidarioan 400 euro batu zituztela jakinarazi du Muxikako Udalak. Bigarren eskuko jostailu eta liburuen bitartez lortutako diru hori errusiar eta bielorrusiar ume behartsuentzako erabiliko...

Ondarroako kirol portuan zegoen Mariñela izeneko motordun txalupa txikia hondoratu egin zen atzo. Goizean izan zen gertaera, Arraun Elkartearen aurrealdean. Ondarroako portuko langileek buiekin atera zuten ontzia ur azalera, eta arlanpa parean laga zu...