
Sanjoanak herriko jai handiak dira Ean, eta egungo errealitatera egokitutako ekintzekin bete dute egutegia. Amallon ere bertso saioa izango dute. Bermeon aurten ere itxita dago Gaztelugatxeko San Juan. Hala ere, mahonak jarrita aterako dira kalera bermeotarrak.

LABIren aholku batzordea bildu ostean Iñigo Urkullu lehendakariak esan duenez, kutsatzeen intzidentzian eta ospitaleko presioan beheranzko joerarekin jarraituz gero, "beste urrats bat aplikatuko da neurrien modulazioan". Pandemiari aurre egiteko legea ekainaren 24an onartu nahi du Legebiltzarrak, eta maskararen erabileri buruzko araudian eragin dezake.

Mikel Retolaza, Maite Sarasola, Leire Vargas, Ander Anakabe eta Nagore Beitia aritu ziren Uriagaz bertsotan, eta momentu zein bertso "berezi asko" utzi zituzten. Hurrengo eta azken kanporaketa Ajangizko Mendietako frontoian izango da domekan.

XI. Jabi Amorrortu Martxa Zikloturistan 600 lagun baino gehiago elkartu ziren zapatuan. Aixerrotape Txirrindulari Elkartekoek martxaren "oso balorazio positiboa" egin dute. Oizeko kronoigoeran Ekaitz Lejarzegi ajangiztarra izan zen azkarrena.

Guggenheim Museoa Urdaibaira hedatzeko proiektuaren aurka egin dute Zain Dezagun Urdaibai elkartekoek. Ez dute uste Guggenheim Museoak Busturialdeko "gainbehera ekonomikoa" konponduko duenik, "baldin eta gainbehera ekonomikoa benetakoa bada".

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udaletako webguneetan gaiari buruzko inkesta bat bete ahal izango dute herritar guztiek.

Zaintzen Plaza proiektuaren baitako saioa da Mundakako Santa Katalinan egingo dutena; zapatuan batuko dira, 10:00etan. Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da.

Taldeko jokalari, eta klubeko sustatzaile eta zuzendari ohia izandakoari eskaini diote aurtengo Kopa eta Ohorezko Mailara lortutako igoera

Koalizio abertzaletik aldundiari eskatzen zaion neurrietako bat da Bizkaibusek Gernika-Lumotik eskaintzen duen lanzadera zerbitzua Ispaster eta Ea udalerrietara zabaltzea.

Elkar argitaletxeagaz argitaratu berri du Asel Luzarraga Zarrabeitiak bere hamargarren liburua. "Trilogia distopiko baten azken aleak" XXIII. mendean kokatuko du irakurlea.

Gure Esku Dago-k deituta, milaka herritar Bilbon batuko dira bihar arratsaldean. Euskadi plazatik Moyua plazarainoko galdera ikurra osatuko dute herritarrek.Erabakitzeko prest gaude, eta libreki eta demokratikoki galdetuak izan nahi dugu Euskal Herriar...

JOANEKO ZERBITZUA21:30. Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibartik.21:35. Aulesti, Berriatua eta Etxebarritik.21:40. Gizaburuaga eta Markina-Xemeindik.22:00. Amoroto, Ispaster eta Mendexatik.BUELTARAKO ZERBITZUA02:15/04:15/05:45. Aulesti, Berriatua, Et...

Obra berria estreinatuko du bihar Abarka antzerki taldeak. Zortzi aktore igoko dira oholtzara Ander Lipusen zuzendaritzapean. Publikoa harritzea dute helburuAbarka antzerki taldeak Besaulkiak lan berria aurkeztuko du bihar, 22:00etan, Uni frontoian. Ga...



Etxebarriko ETX kultur elkarteak antolatuta, xaboiak eta kalendularen krema egiteko tailerra egingo dute etzi, 16:00etan hasita, Etxebarriko erretiratuen lokalean.Antolatzaileek esan dutenez, parte hartzaileek eraman beharko dituzte krema ontzia, xaboi...

10:00etan zabalduko ditu ateak Galartza industrigunean kokatuko duten erakusketa eta salerosketa azokak. Animaliez gain, bertako produktuen postuak jarriko dituzte ekoizleekGanaduzaleen elkargune izango da Etxebarria bihar. Urtero modura, Ganadu Azoka ...

Herriko taldeen laguntzarekin egingo dira ekintzak. Eguerdian bazkari herrikoia egongo da, Merkatu Plazan. Erromeriarekin amaituko da ospakizuna, Beheko PlazanHerriko taldeen laguntzarekin, Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urteurrena ospatzeko ekintza...

Mario Lopezen kontratu berritzearen berri eman zuen Gernika KESBek eguaztenean. Era berean, Txutxi Solar laguntzaileak ere bere karguan segituko duela adierazi du klubak.Beste denboraldi batez «etxean» jarraitzeagatik oso pozik dagoela esan du Lointe...