
Udalei eskatu die bizilagunei jakinaraztea zeintzuk leku ezin diren erabili gauerditik 06:00ak arte. Positibo kopuruaren joera goranzkoa da Busturialdean

Lumon hasiko dute bihar Urdaibaiko Organoak Joxe Mari Egileor kontzertu zikloa. 18. urtez antolatu dute aurten, eta 11 emanaldiz gozatzeko aukera egongo da. Busturiko Axpeko Andra Mari elizan organoa eta perkusioa nahastuko dituzte.

Besteren artean, EH Bilduk kritikatu du Guggenheim Urdaibai proiektua artearen munduari eta eskualdeko kultura, ekonomia, eta gizarte eragileei "bizkarra emanda" sortu dutela.

Gauerditik 06:00ak arte bizikideak bakarrik elkartu ahalko dira kalean. Araua uztailaren 16an, gauerdian, sartuko da indarrean. Neurri berri horrekin, jende multzo handiak biltzea eta jai giroan elkartzea eragotzi gura du Jaurlaritzak. Bestalde, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak alarma egoeran onartutako bi neurri baliogabetu ditu: herritarren joan-etorria debekatzeko eta aisialdi eta ostalaritza jarduerak ixteko neurriak.

Bi kluben arteako elkarlanaren fruitua da KAE 2 Ligako Busturialdea arraun taldea. Gazte eta beteranoz osatuta, gogor lanean ari dira, estropadaz estropada lehian ilusioz beteta.

Ligaren 4. jardunaldian bigarren bandera lortu du eskualdeko taldeak.

Mundakan eskaintza kulturala sortzea eta feminismoan oinarrituriko taldea ehuntzea dira 20 urte bete berri dituen Katillotxu Emakume Elkartearen helmugak.

Txakurren zaintzari, heziketari, pandemiaren eraginari eta protektoren lanari buruz berba egin dugu Urrosologaz.

Txapelketa urriaren 3an hasiko dela eta irailean aurkezpena egingo dutela esan dute antolatzaileek. Onintza Enbeita zuzenean finalaurrekoetan sartuko da, 2018an finalistetako bat izan zelako.

Mundakako EAJk salatu du alkatearen 'itxitasunak' diru publikoa murriztea ekarri duela; Mikel Bilbao alkateak esan du auzi juridikoak epaitegiak ebatzi behar dituela, ez udalbatzarrak

ONDARROA// Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Esteban Esteban matematikariak hitzaldia eskainiko du astelehenean, 18:30ean, Ondarroako Beikozinin. Eguzki sistemari buruz mintzatuko da Esteban, eta entzuleek dituzten zalantzak azaltzen eta gaiare...

Aitziber Garmendia eta Iker Galartza Lekeitioko Ikusgarriko oholtzara igoko dira gaur Ondoko hilobiko tipoa obra antzezteko. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak txarteldegian erosi ahalko dira. Antzezlana komedia bat da, eta neska pinpirin baten...

Ohitura legez, San Joan bezperan edabe magikoa dastatuz hasiko dituzte herriko jai nagusiak Ziortza-Bolibarren. Hamaika ekintza dituzte aukeran ondo pasatzeko.Gaur zortzi txupina jaurtita, San Joan jaietan murgilduko dira bolibartarrak. Sorgin gauean l...

GERNIKA-LUMO // Gazteria Zerbitzuak gaztedirako eta aisialdirako programak gauzatzen dituzten elkarteei zuzendutako diru laguntzak emango ditu. Hala, interesatuek uztailaren 7ra arteko epea izango dute Gazteria Zerbitzuan eskabideak eta ekintza proiekt...

Lekitto Bedarrak antolatuta, auzolana egingo dute bihar, 09:00etatik 12:00etara, Lekeitioko Usotegin. Ortuan eta kaleko lorontzietan askotariko lanak egiteaz gain, azeri buztana landarea erabiliz tomatearen gorrina nola saihestu ikasteko saioa ere eska...

Aurten, lehenengoz, bideoklip lehiaketa antolatu dute. Edozein herritarrek parte har dezake; baldintza bakarra da lana lau minutu eta erdi baino gutxiagokoa izatea.Atzerakontua hasita, «gogotsu» daude eatarrak herriko jai nagusien zain. Azken urteeta...

1976tik esku pilotarekiko zaletasuna zabaltzen dihardu Artza Pilota Elkarteak. Horixe izan da sorreratik kideen helburua. Hurrengo ikasturtean pala eta frontenis ikastaroak eman gura dituzte.Artza Pilota Elkartea 1976. urteko udan sortu zuten, eta ordu...

GIZARTEA // Ongi etorri errefuxiatuak Busturialdeak eskualdeko lehenengo asanblada egingo du. Hain justu, gaur 19:00etan jarri dute hitzordua, Astra kulturarako fabrika sozialean. Bertan, Ongi etorri errefuxiatuak dinamikaren nondik norakoak azalduko d...


Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailak Bermeotik Bilbora Sollubetik doan Bizkaibuseko A3527 linean, zuzeneko autobus bat gehitzeko konpromisoa hartu duela jakin ondoren, Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak aldundiaren jarrera salatu gura izan du. A...