Elantxobe

Izaro natura eta historia erakusketa

30.000 bisitari ingurugaz, pandemia aurreko bisitari kopurua gainditu dute foru museoek

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako museo eta ondare espazioek % 20 gainditu dituzte pandemia-aurreko datuak udan. Errekalde Aretoaren atzetik, Bermeoko Arrantzaleen Museoa izan da bisitarien hazkunde gehien igarri duena: 4.650 bisitari zenbatu dituzte.

Itzalean bizi diren herritarren alde

Espainiako Estatuan ‘Erregularizazioa Orain’ lelopean egiten ari diren kanpainagaz bat egin du OOEE Busturialdeak, eta gaia eskualdera gerturatzeko bideoa prestatu du.

Andra Mari eguna giro ederrean ospatzen ari dira

Andra Mari eguna da gaur, eta askotariko ekintzez gozatzeko aukera dute Busturialdeko herritarrek. Bermeon, Muruetan, Gorozikan, Nabarnizen eta Kanalan ondo pasatzeko aukerarik ez da falta.

Ate joka datoz andramariak

Hamaiketako herrikoiak eta herri bazkariak, mus, briska zein tortilla eta paella txapelketak, erromeriak, musika kontzertuak... Askotariko eskaintzagaz datoz, beste behin, Andra Mari jaiak.

Pentsiodunen aldarriak bueltatu dira plazetara

Pentsioak eta soldatak urteko KPI metatuarekin handitzea, gutxieneko pentsioak eta soldatak bermatzea, soldatetan eta pentsioetan genero arrakala desagerraraztea, pentsioen eta soldaten murrizketen erreformak indargabetzea eta pentsioak eta zerbitzu publiko duinak bermatzea dira euren berehalako eskakizunak.

Arte diziplina ezberdinen agertoki izango dira museoak

MusEkintza jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Zazpi museotan eta lau agertoki berezitan 11 ikuskizun eskainiko dituzte; tartean, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan eta Kortezubiko Santimamiñen. Ikuskizunetara joateko aurretiko erreserba egin behar da.

Busturialdea arrauna

Busturialdea, maila mantentzeko itxaropenagaz

KAE ligako igoera eta jaitsiera kanporaketetan hirugarren sailkatu da Busturialdea, eta, orain, TKE Ligako emaitzei itxaron behar die. Azken hilabetean estropada onak egin dituztela eta orain itxarotea besterik ez zaiela geratzen diote taldearen ordezkariek.

Pablo Gonzalezek gutxienez beste hiru hilabetez jarraituko du kartzelan

Beste hiru hilabetez luzatu diote espetxe zigorra Pablo Gonzalez kazetari elantxobetarrari, bigarren aldiz. Errusiaren alde behar egitea leporatzen dio Poloniako fiskaltzak. Gonzalezen familiak eta bere abokatu Gonzalo Boyek ezin izan dute oraindik beragaz berbarik egin.

Erredakzioa

Pandemiaren ondorioz, 71 familia gehiagok jaso dute Gizarte Larrialdietako Laguntza zerbitzua

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten 19 udalerritako datuen arabera, 2019an baino 71 familia gehiagok eskatu zuten iaz Gizarte Larrialdeietako Laguntza zerbitzua. Erakundea osatzen duten udalerrietako biztanleen %20,85ak eduki zuen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako espedientea irekita 2021ean.

Elantxobeko agerraldia

Bertoko azoka txikien "korridorea" bultzatu guran

Elantxobeko, Eako, Ibarrangeluko eta Ispasterko zenbait ekoizle eta kontsumitzailek sarea osatu dute. EIEI Elikadura Korridorea osatzen dutenen helburuetako bat da modu tradizionalean eta jasangarrian ekoiztutako lehenengo sektoreko produktuak zein auzolana, herritarren eta herriko taldeen elkarlana eta parte-hartze aktiboa "balioan jartzea".

Busturialdeko Enpresa Ideia lehiaketa
Eutsi gogor, danok batera
Gehiago