
EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Legebiltzarrean. Besteak beste, arratsaldez ere probak egitea proposatu du, bai eta bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programa 45 eta 74 urte arteko emakumeei zabaltzea aztertzea ere.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim Urdabairen bi aretoak elkartzeko trenbide loturen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lankidetza protokoloa bultzatuko dute.

Atzotik, Euskaraldiaren webgunean zein Turismo Bulegoan izena eman dezakete gernikarrek.

Ondarearen Europako Jardunaldien 22. edizioan Busturialdeko zortzi udalerri hauetan egingo dituzte jarduerak: Bermeon, Busturian, Ereñon, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Kortezubin, Mundakan eta Muxikan.

Talaiabide eta Hamalaubideko egurrezko barandak berritu ditu Elantxobeko Udalak. Bestalde, portuan oinezkoentzako pasabidea egiteko obrak abiatu ditu.

Busturialdea Arraun Taldeak salatu du Donostiarrak okerreko alineazioa egin duela aurtengo denboraldian aurraulari bategaz. Hortaz, Donostiarrari alineazio horregaz egindako estropadetako puntuak kentzeak Busturialdeak KAE1 mailari eustea ekarri dezake. Hilabete amaieran jakingu dute auziaren epaia zein izango den.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia abiatzeko aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo iluntzean [irailak 15] Amasa-Villabonan. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sintonia ere aurkeztu dute.

Gaurtik domekara bitartean, Punkmarinos izeneko urpekaritza jardunaldiak antolatu ditu Elantxobeko Bou Nabarra elkarteak.

Bizkaiko Foru Aldundiak bisitak antolatu ditu Irailaren 16, 17 eta 18rako, oinez, eta, irailaren 23, 24 eta 25erako, autobusez. Parte hartu gura duenak aldez aurretik izena eman beharko du.

Urteurrenaren egunean, euskal udalerri eta eskualdeen garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa berretsi dute.

ESKUBALOIA //Gazte nesken fasearen A4ko finala hartuko du etzi Bermeoko Arene kiroldegiak. Bihar 17:30ean hasiko da lehen finalerdia; ATL Basauriren eta Askartzaren artekoa. Urdaibai ET etxeko taldeak Errotabarriren kontra lehiatuko du finalerdia, 19:1...

Publikoaren barre algarak eragiteko moduko obra dakar Txalo produkzioak Gernika-Lumora. Komedia bat da Ergela, eta gaur 20:30etik aurrera antzeztuko dute, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian.Jordi Casanovasen ideia, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzap...

Emanaldiak bihar izango dira. Lekeition bi saio eskainiko dituzte, Barandiaran aretoan: 'Zapran Gagoz' Euskal Eskola Publikoaren 27. jaiaren baitako ekitaldietan daude kokatutaIpuin kontalarien saioak eskainiko dituzte bihar, Markina-Xemeinen eta Lekei...

ERRUGBIA // Gernika RTk FC Barcelonaren zelaian lehiatuko du 15. jardunaldia domekan, 11:30etik aurrera. Heineken Ligaren denboraldiko bigarren buelta hasi zutenetik bi partidu jokatu ditu talde gernikarrak, eta biak etxean izan dira; Getxo Artearen ko...

Katilu bete kafe. Denborak beste dimentsio bat hartzen duela dirudi kafea esnearekin jolasean doan instante eterno horretan, hipnosiak harrapatuta geratzeraino. Begirada ezerezean eta burua ibilian, bizitza berezitasunez marrazten saiatzen garen horren...

Astebeteko atzerapenagaz, Gernika RTk Amaiur Torneoaren etxeko azken partidua jokatuko du bihar, 17:00etan hasita.Aurreko zapatu arratsaldean jokatu behar zuten Gaztedi Neskak taldearen kontrako partidu hori, baina bertan behera utzi zuten azkenean. Iz...



