Ipuin kontalarien saioak eskainiko dituzte Lekeition eta Markina-Xemeinen
Emanaldiak bihar izango dira. Lekeition bi saio eskainiko dituzte, Barandiaran aretoan: 'Zapran Gagoz' Euskal Eskola Publikoaren 27. jaiaren baitako ekitaldietan daude kokatutaIpuin kontalarien saioak eskainiko dituzte bihar, Markina-Xemeinen eta Lekei...
Emanaldiak bihar izango dira. Lekeition bi saio eskainiko dituzte, Barandiaran aretoan: ‘Zapran Gagoz’ Euskal Eskola Publikoaren 27. jaiaren baitako ekitaldietan daude kokatuta
Ipuin kontalarien saioak eskainiko dituzte bihar, Markina-Xemeinen eta Lekeition.Zehatz esateko, Lekeition Bazan kalabazan! ipuin kontakizuna eskainiko du Ana Meabe Anakabe aktore lekeitiarrak. Bi saio eskainiko dituzte, 11:00etan eta 12:00etan, Barandiaran aretoan. Sarrerak 2 euro balio ditu, eta 4 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dagoela jakitera eman dute antolatzaileek.
Ikuskizuna Zapran gagoz Euskal Eskola Publikoaren 27. jaiaren baitako ekitaldien barruan dago kokatuta.
Lekeitioko ikuskizunak mundu guztiko ipuinak gordeta dauden eta gaixorik dagoen kalabaza magikoa sendatzeko gorabeherak kontatzen ditu. «Kalabaza hiltzen bada, barruan gordeta dituen ipuinak betirako galduko dira. Hori saihesteko, Marilur izeneko protagonistak (Ana Meabe) kalabaza magikoa dagoen gordeleku sekreturaino joan beharko du».
Beste alde batetik, Markina-Xemeingo saioa 17:00etan izango da, Herri Bibliotekan. Guraso Elkarteak antolatuta dago. Horretan Maite Franko ipuin kontalaria ariko da .