Elantxobe

Uema kanpainaren aurkezpena

'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina martxan jarri du Uemak

Barikuan [azaroak 10] aurkeztu zuten kanpaina berria euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez. Euskarak “kolore asko” dituela eta azalaren “kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak” direla gogoratu nahi du.

Greba Feministagaz bat egin du Pentsiodunen Mugimenduak

Greba feministarekiko atxikimendua adierazi du Pentsiodunen Mugimenduak. Era berean, erakundeei zaintzaren eredu pribatuagaz amaitzeko eskatu diete: "Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren joera pribatizatzailearen aurrean, argi eta garbi esan gura dugu hori ez dela emakume pentsiodunen eredua".

Garraio zerbitzu publikoa "handitzeko eta hobetzeko" proposamena egingo diote aldundiari

Busturialdeko eskumaldeko 11 udalerritako alkateak batu egin dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Saileko diputatuagaz bildu aurretik euren udalerrietako garraio publikoari buruzko beharrak aztertzeko eta bateratzeko.

Eskualdeko sei enpresa berrikuntza proiektuak lantzen ari dira, Hazinnova programaren bidez

Enpresen produktuetan eta negoziazio prozesuetan berrikuntza dakarten mikroproiketuetarako aholkularitza espazializatua ematea da ekimenak bilatzen duena, eta aholkularitza hori jaso dute Itsasmendi Upategia, LGK Logistika, Maval, Uraldi, Artekabe eta Aretxe Mekanizatuak.

Bideojoko sortzaile eta zaleentzako espazioak

Bideojokoen «mundu zabalean», gero eta gehiago dira euskarazko produktuak, baita euskaraz sortzen dutenak ere. Eta zale zein sortzaile horientzako espazioak sortu ditu Game Erauntsiak: Jokoteknian eta Game Jamean bilduko dira hurrengo egunetan.

Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko eztabaida zabaltzeko eskatu du Busturialdeko EH Bilduk

Guggenheim Urdaibai proiektuari buruz herritarrek duten iritzia kontutan hartzeko eskatu diote Busturialdeko EH Bilduko ordezkariek foru aldundiari

Kilometroak ez dira traba elkartasunerako

Palestinaren eta Israelen arteko gerraren amaiera eskatzeko asmoz, Busturialdeko herritarrak elkarretaratzeetan bildu eta bilduko dira.

Muxikako frontoia

Busturialdean ere euskararen alde dantzan

Itxas Aldeko, Alkartasunako, Irrintzi Alaiko, Urdaibaiko, Elai Alaiko, Artie Dantza Taldeko eta Baso-Txoritxuko dantzariek ikuskizun ederra eskaini dute Busturialdeko Nagusien Dantzari Egunean, Muxikan. "Euskaragaz bat egitera eta euskaraz bat izatera" aldarrikatuz, Euskalgintzaren Irradaka dantzatuz borobildu dute saioa.

"Euskara babestera etorri gara"

Eskualdeko herrietatik autobusak abiatu dira Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon deitutako manifestazioarekin bat egiteko.

Gernika Memoriaren Lekuko

Gernika-Palestinak Palestinari elkartasuna adierazteko ikastetxeetan eta lan zentroetan mobilizatzeko deia egin du

Martitzenerako [azaroak 7] zabaldu dute deialdia; goizean eta eguerdian ikastetxeetan eta lan zentroetan elkartuko dira, eta arratsaldean udaletxeen aurrean. Berehalako su-etena, eraso guztien amaiera eta zibilen bizia eta segurtasuna bermatzea eskatuko dute.

Iragan eta orainaren erradiografia

Gerraren industria zer den azaltzea helburu duen 'Los hilos del tablero' dokumentala aurkeztu zuten atzo. Luis Iriondo Gernikako bonbardaketaren lekukoak parte hartu du proiekzioan.Bonbardaketak. Errefuxiatuak. Gerrak. Testigantzak. Iraganeko eta gaur ...

Durangoko Azoka

‘#DAaskodira’, eta izango dira

Lea-Artibai eta Busturialdeko 24 sortzailek parte hartuko dute 53. Durangoko Azokan. Lan berriak aurkeztuko dituzte Gatibuk eta McOnak taldeek eta Alaine Agirrek

julen kaltzada

Garesetik Gasteizera, euskarari klika egitera

‘Klika’ lelopean, apirilaren 4an Nafarroako Gares herrian hasi eta apirilaren 14an Arabako hiriburuan amaituko da 21. Korrika. Fermin Muguruzak sortutako kanta indartsu eta berritzaileak musikatuko du

ahobizi borobila

Nagusien Eguna ospatuko dute bermeotarrek bihar

Bermeoko Udal Zaharren Egoitzako bizilagunek Nagusien Eguna ospatuko dute bihar. Benito Ibarrolaza Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidenteak nabarmendu duenez, egoiliarrak eurak direla eguneko protagonistak sentitzea nahi dute.Goizetik emango diot...

L.U.L.

Kantu Kolorek 'Far West' ikuskizuna eskainiko du

KULTURA // Kantu Kolore proiektuak antolatuta, Busturiko Kultur Etxean Far West ikuskizuna eskainiko dute bihar, 19:00etan. Antzezlanean adin guztietako haurrak dantzan jarriko dituzten abesti eta koreografiekin ibiliko dira. Udalak herritar guztiak an...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Hiru gizonezko atxilotu dituzte, lapurreta saiakera leporatuta

Segurtasun Sailak atzo jakitera eman duenez, Ertzaintzak 26, 40 eta 42 urteko hiru gizonezko atxilotu zituen eguaztenean, Bermeon, ustez etxe bateko sarraila indarrez ireki eta lapurreta egiten saiatzeagatik.17:30ak aldera zibilez jantzitako ertzainek ...

L.U.L.

Teatro Paraisok antzezlana eskainiko du Bermeon

KULTURA // Teatro Paraiso konpainiaren eskutik, Erpurutxo umeentzako antzezlana egongo da ikusgai gaur, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 18:30ean. 5 urtetik gorako umeei zuzenduta dagoela jakitera eman dute. Sarrerak 4 euroren truke erosi ahal dir...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago