Eskualdeko sei enpresa berrikuntza proiektuak lantzen ari dira, Hazinnova programaren bidez
Enpresen produktuetan eta negoziazio prozesuetan berrikuntza dakarten mikroproiketuetarako aholkularitza espazializatua ematea da ekimenak bilatzen duena, eta aholkularitza hori jaso dute Itsasmendi Upategia, LGK Logistika, Maval, Uraldi, Artekabe eta Aretxe Mekanizatuak.
Hazinnova programaren baitan, berrikuntza proiektuak landu dituzte Busturialdeko sei enpresek. Doako aholkularitza zerbitzu espezializatua da Hazinnova, eta Jon Lejarraga lanbide Ekimeneko presidenteak adierazi duenez, bere helburua da “enpresen lehiakortasuna hobetzea, industria enpresetan berrikuntza ez teknologikoa sustatzea eta industria produktuari edo prozesuari lotutako zerbitzuak ematea”. Hala, konponbideak identifikatu eta ezartzen dituzte.
Enpresen produktuetan eta negoziazio prozesuetan berrikuntza dakarten mikroproiketuetarako aholkularitza espazializatua ematea da ekimenak bilatzen duena, eta aholkularitza hori jaso dute Itsasmendi Upategia, LGK Logistika, Maval, Uraldi, Artekabe eta Aretxe Mekanizatuak. Hain zuzen ere, fabrikazioari, logistikari, merkaturatzeari, administrazioari eta finantzei dagokioen aholkularitza espazializatua jaso dute.
Ekimena Innobasquek, SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailak bultzatu du, eta Lanbide Ekimenak zentroa ari da bitarteko eragilea izaten, SPRI Innobasquegaz sinatutako hitzarmenari esker.
Eskaintza guztiz doakoa da, eta 50 orduko aholkularitza espezializatua eskaintzen du. “Hazinnova agente batek –Lanbide Ekimenak kasu honetan– prozesu osoan laguntza ematen die eskatzaileei, eta emaitzak hiru hilabeteko epean lortu dituzte”, azaldu dute arduradunek. Zehaztu duenez, enpresek euren beharren arabera, gehienez bi mikroproiektu gauzatu dituzte zortzi tipologiaren barruan: ekonomia finantziarioa, ekoizpena, logistika, barneko administrazio prozesuak, pertsonak, bezeroak, merkatu berriak eta produktua.