
Egitasmoa bertan behera uzteko arrazoi nagusien artean, "konplexutasun administratiboak" azpimarratu dituzte.

Atharratzen hasi eta Bilboraino martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo den Korrikari soinua eta irudia jarri diote. Pello Reparaz arduratu da musika eta letrak egiteaz, baita bideokliparen zuzendaritza ere, eta ondoan izan ditu Erramun Martikorena eta Maixux Zugarramurdi.

Biharko [abenduak 11] greba deitu dute Ikasleria Martxaneko kideek, Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hezkuntzan dagoen euskararen larrialdi egoeraren kontrako aldarriz betetzeko asmoz. Bilbon, 12:00etan jarri dute hitzordua, Arriagatik. Bermeoko eta Gernika-Lumoko Ikamak, horreri eutsiz, bateratzeak antolatu ditu Busturialdeko tren geltokietan.

San Nikolas jaien egitarau barruan, VI. Kaltzadan Gora lasterketa lehiatu dute gaur [abenduak 6]. III. Igoera Herrikoien Ligako azken geltokia izan da Elantxobekoa. Oihana Zubillagak eta Ibon Badiolak eroan dute lasterketa; Irati Zabalak eta Xuban Muniozgurenek, azken sailkapena, bigarrenez jarraian.

Aiora Uriarteren Zuresku proiektuak "egurrezko joko tradizionalak eta eskulanak berreskuratu eta gaurkotzea" du helburu. Bigarren saria Maddi Amezagaren Garile ingurumen-hezkuntzako eta landa-ekintzailetzako ekimenarentzat izan da.

Abenduaren heldueragaz batera, elantxobetarrentzat jai bereziak ere ailegatu dira. Egun osoko egitaraua prestatu dute San Nikolas jaien baitan; besteak beste, III. Igoera Herrikoien Liga goizean lehiatuko duten Kaltzadan Gora proban erabakiko da.

Herritarrak kalera atera dira gaur (abenduak 3), Euskararen Egunean. Hiztun komunitatea zaindu, elikatu eta piztu behar dela sinetsita, hizkuntza politiketan jauzi bat bultzatzea eta euskaltzaletasuna indartzea eskatu dute eragileek. Indar politikoei euskaltzaletasunagaz "lerratzeko" eskatu du Euskalgintzaren Kontseiluak.

Euskararen Egunez, gaur (abenduak 3), euskararen aldeko aldarriz bete dituzte Busturialdeko herrietako txokoak hango eta hemengo ikasleek. Euskaraz aritzearren beharra plazaratu dute.

Bizkaiko 30 udalerritan —aurrerago zehaztuko dituzte— aurrera eroango dute 'A ze marroia' ekimena. Kanpaina horrekin herritarrak edukiontzi marroiko gaikako bilketaz kontzientziatzea bilatuko dute.

Busturialdeko Hitzak 20 urte bete dituela ospatuko dute domekan [azaroak 14], Gernika-Lumoko Pasealekuan, 12:00etatik aurrera. Biharamunean, haritza landatuko dute Bermeon.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kirol Portuak erakundeari eginiko transferentzia horri esker, portuaren eta udalerriaren "benetako beharretara egokitutako kudeaketa hurbilagoa eta arinagoa" bermatu gura dute.

Gerediaga elkarteak eskatuta, Durangoko Azokaren parte diren sortzaileak, eragileak eta bisitariak aztertu ditu Siadecok. Iaz egin zituzten inkestak eta aurten aurkeztu dituzte emaitzak, eta ikerketak berretsi egiten du Durangoko Azokak euskarazko kultur sorkuntza bultzatzeko duen garrantzia.

Arlo zientifiko-teknikora bideratutako saioa Gernika-Lumon egin dute gaur [azaroak 27], 177 ikasleren parte hartzeagaz. Arlo artistiko-sozialari buruzkoa, berriz, Bermeon egingo dute, bihar [azaroak 28].

Aitziber Ansotegi Urremendiko kudeatzaileak Europako Parlamentuan aurkeztu zuen Urdaibaiko Turismo Jasangarriaren Europako Gutun berritua. Gutuna berritzeko Batzorde ebaluatzaileak "tokiko eragile eta kolektibo interesdun ugarirekin eraikitako" lankidetza azpimarratu du.

Barikuan [azaroak 28], Joseba Sarrionandiak Simon Gandarias bertsolari ibarrangelutar-elantxobetarraren bizitza oinarri duen 'We are plenty in here, Euzkadin eginak' obra aurkeztuko du kultur etxean, 19:00retan hasita.

Lehenbizikoz, Durangoko Azoka baino lehen egingo dute ZuNonHanDA! azoka ibiltaria, azaroaren 17tik abenduaren 4ra bitartean. Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek, tartean eskualdetakoek.