EuskarAbenturak Gernika-Lumon egin du geldialdia gaur [uztailak 28]. Ekimenak 126 parte hartzaile bildu ditu aurten, tartean, Malen Salinas Gabikagogeaskoa, Amaiur Olabarria Urionabarrenetxea eta Izaro Alakabe Martinez eskualdeko hiru Jzioquitarrak.
Pepinokeriak egiteak tontakeriak egitea esan nahi du Bermeon, eta hori oinarritzat hartuz hasi ziren Irune Astiazaran eta Leiore Moreno musika jartzaile lanetan, herriko jaietan. Txosnak "denetariko musikaz" bete, eta horien esanahia lau haizetara zabalduz dihardute 2023. urteaz geroztik.
Mikel Retolaza, Aiert Uribe, Gaizka Barea, Maialen Markuerkiaga, Kevin Huber eta Iñaki Rafaelek 21 urte azpiko Euskal Selekzioa zuzendu dute Eslovakiaren aurkako bi lagunartekoetan. Lointek Gernikan sortutako lagun taldeak orain, ofizialtasunaren biderako lantaldea osatu dute astebetez.
Lurralde, kolektibo eta ekimenen arteko elkarrekintzaren, elkar ezagutzaren eta bizitzaren aldeko hezkuntza komunitarioa sustatzea bilatu du Gernikatik Mundurak 11 Sustrai izeneko proiektuaren bitartez, gizartean eraldaketa bat bultzatzeko asmoz. Hezkuntza zentroekin eta eragileekin elkarlanean, lurralde txiki bat sortu dute, komunitatearentzako ikaskuntzak utzi dituena.
Bermeoko antzerki tailerrak hamabost urte bete ditu aurten, eta urteurrena hoberen dakiten moduan ospatu dute: antzezten. ‘Etxa gatza’ obra plazaratu dute, hamabost urtetan egindakoa gogora ekartzeko ariketa gisa. Antzerkia kultura den heinean, herrietan horrentzako lekua izatea aldarrikatu dute antzerki tailerreko kideek, gainera.
Gernika-Lumoko Nazioen Ligak askotarako eman du, baina emaitzetatik haratago, bestelako eraginak eta emozioak transmititu ditu Euskal Selekzioaren lehen parte hartze ofizialak. Bertan, Busturialdeko herritarrak protagonista nagusi izan dira. HITZAk protagonisten ahotsa jaso du.
Bere estreinaldian, Paul Ormaetxea Bilbao gizonezko euskaldunik bizkorrena izan da Zegama-Aizkorrin. Muruetarrak Euskal Selekzioaren koloreekin lehiatu du munduko mendi maratoirik entzutetsuena, eta hamahirugarrena izan da. Zapatu honetan [ekainak 7], Skyrace Gorges du Tarn proban ariko da, berriro ere selekzioagaz eta berriro ere munduko onenen aurka.
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak izen bereko liburua argitaratu du hiru hizkuntzatan, eta bertan jaso dute orain arte egindako ibilbidearen lagin bat, baita memoriari eta memoriagintzari buruzko euren ikuspuntu eta begirada ere. Auzolanean egindako lana da.
Jose Angel ‘Txato’ Etxaniz Ortuñez historialari gernika-lumotarrak ‘Historia del Turismo y Veraneo en Urdaibai’ izeneko liburua kaleratu du. Turismoa Busturialdean zelan ezarri zen azaldu du indusketa historikoko obra horretan, 1830 eta 1900 urteen bitarteko aldia aztertuz. Lana ez dute salgai ipiniko, baina PDF formatuan deskargatu ahalko da.
Sergi Reboredi bidaien kazetaritzan espezializatutako kazetari grafikoaren 'Antropozeno: izotz-urtze polarra' ikusgai dago Busturiko Ekoetxea Urdaibai zentroan.
Ballena Blanca ingurumen aldizkariak sortutako ‘Klima aldaketak ez du graziarik’, erakusketa ikusgai dago Busturiko Ekoetxea Urdaibai ingurumen-zentroan. Umorista grafikoek egindako hamabost binetak osatzen dute klima aldaketaren inguruan gizartearen inplikazioa areagotzea helburu duen bineta bilduma.
Euskal Herriko paisaia ikusgarriak, agerian daudenak eta ezkutuan egon nahi dutenak bildu ditu Paul Etxebarrietak, Road Bidea proiektuan. Orrialde honetan zentzumenak pizten dituzten argazki horietako batzuk bildu ditu HITZAk.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatutako BBK Klima parke esperientzialak, murgiltze esperientzia eta kanpo instalazio berriekin ireki ditu ateak, hirugarren urtez jarraian. Dibertimenduaren eta hezkuntzaren bidez, ohituren eraldaketa bultzatzea du asmo, krisi honi aurre egiteko.
Itsas Garapen Elkarteak ireki du arrantza sektorea dibertsifikatzeko eta ekonomia urdina bultzatzeko proiektuak aurkezteko epea. Ekintzaileek abuztuaren 2a arteko epea dute, beraien egitasmoak aurkezteko.
Ibai-ekosistema ezagutu eta horretan ematen diren aldaketek izan dezaketen eragina aztertzea du helburu maiatzaren 22ra arte Busturiko Kultur Etxean ikusgai dagoen Aztertu programaren ‘Ibaialde’ erakusketak
Hiru urte bete ditu arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzen duen Zure Alde kooperatibak. Zaintzaren munduan gauzak desberdin egiteko asmoarekin jaio ziren.
Luis de Pedro bildumagilearen josteko makinek jantzi dute orain dela bi aste estreinatu zuten ‘Cristobal Balenciaga’ telesaila. Horietako batzuk BECeko Eskulanen Azokan ikus daitezke domekara bitartean.
Senda kantak euskaraz sortzeko eta beste hizkuntza batzuetakoak euskarara itzultzeko proiektuaren barruan, hainbat topaketa egin dituzte eskualdean, eta Telegramen kanala ere sortu dute.