Albisteak

Egun arrotzen “inposaketari” herri gisa erantzun diote ehunka herritarrek Gernikan

Urriaren 25a jai eguna izatearen «inposaketari herri gisa» erantzutera hainbat arlotako gizarte eragile eta mugimenduek egindako deiari erantzun diete gaur ehunka herritarrek. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia bete egin da eguneko ekitaldi nagusian. Bertan, ehunka  herritar batu dira, gazte nahiz heldu, belaunaldi ezberdinak elkarrekin, «esperientzia eta bizipen ezberdinekin baina batzen gaituen helburu berarekin: Euskal Herri aske eta burujabe baten ametsa», Bai Euskal Herriari mugimenduko kide Naroa Gerestak esan duenez. «Errealitate bilakatzen ari garen ametsa». Euskal Herriak alternatiba errealak eta egingarriak badituela erakusteko, gainera, Herri Eskolak antolatu dituzte gaurko egunerako. Bost herri eskola egin dituzte gaur goizean: Historiakoa, sozioekonomiakoa, instituzioen bitartez nazio egituratzearena, hezkuntzarena eta gazteriari buuzkoa. Parte hartzea handia izan da bost eskola horietan, Euskal Herriko hainbat lekutatik heldutako laurehun lagun baino gehiago izan baitira, bost eskoletan banatuta. Gazte zein helduak, adin guztietako jendea batu da gaur Gernika-Lumoko Herri Eskoletan. Gernikako Estatutua onartu zuten orain 32 urte, urriaren 25ean. Eta ordutik Euskal Herriari nazio gisa dagozkion eskubideen «urraketak etengabekoak» izan direla salatu zuten Herri Eskoletako antolatzaileek joan den astean emon zuten prentsaurrekoan.  Urriaren 25a egutegian gorriz agertu den lehen urtea izan da, eta «gorriz inposatuak zaizkigun beste hainbeste jai egun arrotz bezala, guk ez dugu urriaren 25a jai eguntzat hartuko, ez dugu [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Urriaren 25erako Herri Eskolak antolatu dituzte

Gernikako Estatutuaren inguruko erreferenduma egin zuten eguneko urteurrenean jai hartu ordez Herri Eskolak egingo dituzte Gernika-Lumon. 10:00etatik aurrera, hainbat gai landuko dituzte: sozioekonomia merkatu plazan; historia Elai-Alai aretoan; Nazio ...

Gernika-Lumoko Hitza

Beste behin, Alakrana atunontzia erasotzen saiatu dira piratak

CEPESCA Arrantzaren Espainiako Konfederazioak adierazi duenez, beste behin, piratak Alakrana atunontzia erasotzen saiatu dira gaur goizean, Ozeano Indikoko uretan, Somaliako kostatik 300 millatara. CEPESCAkoen esanetan, atunontziko segurtasun pribatuko...

Bermeoko Hitza

20 urteko zigorra eskatu du Fiskaltzak Oier Goitiarentzat

Espainiako Fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Oier Goitia preso politikoarentzat, lau deliturengatik. Gaur hasi da haren kontrako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean, eta ETA erakunde armatuko Buruhauste taldeko kide izatea leporatzen diote. Goitiagaz batera, Ivan Apaolaza Sancho, Gorka Palacios Alda eta Juan Antonio Olarra Guridi be epaituko dituzte egunotan. Azken horrentzat 1.015 urteko kartzela zigorra eskatuko duela aurreratu zuen fiskaltzak.  

Gernika-Lumoko Hitza

`Geurien be bai´ egitasmoa ekintzaz beterik dator

Beste behin, Geurien be bai egitasmoa aurkeztu du Bermeoko Udaleko euskara zerbitzuak, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Geurien be bai ekintzaz beterik dator aurtengoan be. Batetik, herriko hainbat elkartegaz ekimen zehatzak bideratuko dituzte euren beharrizanetara egokituta; bestetik, Bermeoko telefonoek euskaraz berba gehiago egiteko kanpaina jarriko dute martxan. Herriko elkarteekin urteko nondik norakoak eta konpromisoak aztertu dituzte eta hori horrela, eta elkarteetako arduradun eta solaskideekin egoera aztertuta, hiru ekimen proposatu dituzte Euskara Zerbirtzutik. Batetik, Erroxape emakume elkarteak antolatzen dituzten ikastaroetan euskara txertatu nahi dute; elkartean euskara gehiago erabiltzeko, ikastaroak euskaraz egion daitezkeela ikustarazteko eta euskaragaz lotura ez daukaten beste gai batzuk euskaraz lantzeko asmoz. Horren harira, ihesaren inguruko hitzaldi bat antolatu dute azaroaren 18rako. Hitzaldia kultur etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Hori guztia posible izan dadin, ordubeteko bi saio egingop dituzte, Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bdieratuta. Bestetik, Demiku jubilatuen elkartekokein berba egin ostean, euskara lantzeko ikastaroak jartzea proposatu nahi diote Euskara sailekoek. Izan be, «sarritan helduek berba egiteko gaitasuna daukate, baina irakurtzeko eta idazteko orduan zailtasunak izaten dituzte askok». Hori dela eta, irakurmena, idazmena eta Bermeoko euskararen prestigioa landuko dituzte. Demiku elkarteagaz egingo duten lehenengo saioa azaroaren 16an izango dela aurreratu dute. Azkenik, ikastetxeetako guraso elkartekoekin hizkuntzen erabilera aztertu gura dute eta euskara [...]

Bermeoko Hitza

“Interesatutako zaletasuna da niretzat idaztea”

Oscar Gangoiti (Bermeo, 1963) bermeotarrak El arquitecto del tiempo liburua kaleratu barri du. Gangoiti Finantza aholkularia da lanbidez, baina emazteagaz apustu bat egin ostean, 800 orriko lehen liburua argitaratzea lortu du. Bere lehen lana herrian aurkezteko aukera izan du, eta «esperientzia polita» izan dela adierazi du. Zer aurkitu dezake irakurleak kaleratu barri duzun liburuan? Zientzia-fikziozko eleberria da; ezberdina. Fiskziozkoa izan arren, ez du fantasia ukitu larregirik. Estilo literario asko dituen abenturazko kontakizuna da. Nobela historikoaren ukitua be badaukala esango nuke. Manifestu ekologista da, abenturazko kontaketa dela ahaztu barik. Batez be, garrantzi handiko mezu sakona du. Gainera, abenturazko kontakizuna izan arren, amaiera kezkagarria eta esanguratsua du; izan be, kontatzen dudana benetakoa izan daiteke. Baina hori, irakurlearen eskuetan lagako dut; hain zuzen be, beraiek duten sinesteko irrikan. Batzuek nobela bateko hipotesitzat izango dute; beste batzuek, ostera, «eta egia bada, zergatik ez?» pentsatuko dute. Zein da mezu sakon eta garrantzitsu hori? Ezingo nuke esan, horretaz irakurlea ohartu beharko da. Mezu horren nondik norakoak esango banitu ez luke graziarik eukiko; gainera, nire iritzi soila izango litzateke; orotariko soluzioak ditu liburuak. Azken finean, kontatzen ditudan istorio guztiak ahalik eta benetazkoenak izaten saiatu naiz. Izan be, istorio guztiak kontzeptu zientifikoetan oinarrituta daude; alegia, fisikari batzuek onartutako [...]

Bermeoko Hitza

Balear irletako sugandilak Gaztelugatxe hartu duela ohartarazi du Aranzadik

Aranzadik ohartarazi duenez, mehatxupean dago Gaztelugatxeko sugandila, jatorriz Balear uharteetakoa den Podarcis pityusensis sugandila kopurua areagotzen ari delako. Zientzia elkarteak jakinarazi duenez, «gizakiaren bitartez iritsi zen sugandila mota...

Bermeoko Hitza

Udalaren aurrekontu proposamena aurkezten dabiltza Ean egunotan

Eako Udala, udal aurrekontuen poposamena aurkezten dabil herritarren artean. Iragan domekan, Bedaroan lehenengo aurkezpena egin ostean, bihar eta etzi egingo dituzte hurrengo bi batzarrak. Etzi, Natxituko Bolatokian jarri dute hitzordua, eta barikuan, ...

Gautegiz Arteagako Hitza
Gehiago