Balear irletako sugandilak Gaztelugatxe hartu duela ohartarazi du Aranzadik
Aranzadik ohartarazi duenez, mehatxupean dago Gaztelugatxeko sugandila, jatorriz Balear uharteetakoa den Podarcis pityusensis sugandila kopurua areagotzen ari delako. Zientzia elkarteak jakinarazi duenez, «gizakiaren bitartez iritsi zen sugandila mota...
Aranzadik ohartarazi duenez, mehatxupean dago Gaztelugatxeko sugandila, jatorriz Balear uharteetakoa den Podarcis pityusensis sugandila kopurua areagotzen ari delako. Zientzia elkarteak jakinarazi duenez, «gizakiaren bitartez iritsi zen sugandila mota hori Gaztelugatxera eta Donostiako Urgull uhartera, leku bi horietako espezie autoktonoa arriskuan jarriz».
Zehazki, 90eko hamarkadan ailegatu zen Podarcis pityusensis Bermeora eta, nabarmen ugaldu egin dela eta, gaur egun mota horretako 2.000 sugandila baino gehiago daude Gaztelugatxen, Aranzadiren arabera. Urgullera, aldiz, beranduago ailegatu omen zen; 2005ean, hain zuzen be. Zientzia elkarteak argitu duenez, «ahalmen kolonizatzaile handiko narrastia» da Podarcis pityusensis, bertoko Podarsis liolepis sebastiani (Urgull) eta Podarcis murales (Gaztelugatxe) sugandila autoktonoak kanporatu edo baztertu ditzakeelarik. Egia esan, Gaztelugatxen jada lortu du eta, Urgullen, populazioaren gorakadak jarraituko balu, gauza bera gerta liteke».
Oraingoz Balear uharteetako sugandila Urgullen eta Gaztelugatxen soilik topatu duten arren, adituek beste leku batzutara be joan daitekeela uste dutela azaldu dute Aranzaditik, horrek ekosisteman aurreikusi ezin daitezkeen eraginak izan ditzakeela ohartaraziz.