Udalaren aurrekontu proposamena aurkezten dabiltza Ean egunotan
Eako Udala, udal aurrekontuen poposamena aurkezten dabil herritarren artean. Iragan domekan, Bedaroan lehenengo aurkezpena egin ostean, bihar eta etzi egingo dituzte hurrengo bi batzarrak. Etzi, Natxituko Bolatokian jarri dute hitzordua, eta barikuan, ...
Eako Udala, udal aurrekontuen poposamena aurkezten dabil herritarren artean. Iragan domekan, Bedaroan lehenengo aurkezpena egin ostean, bihar eta etzi egingo dituzte hurrengo bi batzarrak. Etzi, Natxituko Bolatokian jarri dute hitzordua, eta barikuan, udaletxeko bilera gelan. Bi batzarrak 19:00etan hasiko dira, eta udal gobernuko zenbait kidek parte hartuko dute, tartean herriko alkateak.
Udaletik azaldu dutenez, helburuak jendearen “parte hartzea sustatzea”, eta udalaren “kudeaketa hobetzea” dira. Izan be, mundu guztiak “esateko zerbait” duela iritzita, herria hobetu dezaketela uste dute.
Jakinarazi dutenez, “duela hamabost egun inguru” jarri zuten martxan udal aurrekontuen inguruko eztabaida. Lehenengo batzar horietan, aurrekontu sinple bat zelakoa den azaldu zuten udal arduradunek. Ohiko gastuak zeintzuk diren, eta diru sarreren nondik norakoak azaldu zituzten besteak beste.
Udal aurrekontuen inguruko zalantzak argitu ostean, bestalde, herritarren proposamenak batzeko epea zabaldu zuten, eta udalaren aurrekontu proposamena jendarteratzeko momentua heldu da orain. Halanda be, egunotakoak ez dira izango azkenengo batzarrak. Udal aurrekontua aurkeztu ostean, herritarrek iritzi eta proposamenak aurkezteko aukera izango dute barriro.