Albisteak

Aurreneurrizko enbargoa ezarri dio Aldundiak Inama enpresari

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak aurreneurrizko enbargoa ezarri dio Muxikako Inama enpresari. Langileen ordezkari David Palaciosek jakinarazi duenez, ondasun higiezinak ez ezik, enpresaren ondasun ekonomikoak be enbargatu ditu Aldundiak. Hori dela eta, batzarra egin dute gaur goizean Inamako langileen ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaorekin. Batzar horretan enpresaren egoera barriaren inguruko informazio gehiago jasotzea espero zuten langileek. Gaur arratsaldean, barriz, enpresa arduradunekin batuko dira langileak, «eta horiek be gure egoeraren barri emotea espero dugu, zer gertatuko den orain gurekin». Izan be, aurreneurrizko enbargoa ezarrita, enpresak bere jarduna eten egin beharko duela esan zien enpresako arduradun batek langileei atzo. «Dena den, ez dakigu hori benetan horrela den», azaldu du Palaciosek. «Sindikatuko zerbitzu juridikoetan egin dugu kontsulta, eta horiek azaldu digutenaren arabera, enbargoak ez luke jardueraren etena ekarri behar derrigorrez». Bitartean, adostuta duten dinamikarekin jarraituko dute Muxikako lantegiko beharginek, eta datorren astean Gernika-Lumon manifestazioa egiteko asmoa agertu du Palaciosek. «Horren eta azken barrien zehaztasun gehiago emoteko prentsaurrekoa emotea be pentsatu dugu». Opor fiskalengatik 7,5 milioi euroko zorra du Inama enpresak Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailagaz, eta enbargoaren agindua horregatik izan daitekeela uste dute. «Lantegian izan ziren Aldundiko teknikariak, antza denez bertan dauden ondasunei buruz txosten bat egiteko asmoz. Hain [...]

Gernikaldeko Hitza

Pintxoa eta potea euro batean hartzeko aukera emongo dute tabernariek

Zapatuetan kaleko giroa indartzeko asmoz eta sasoi batean herrian zegoen giroa berreskuratzeko asmoagaz, Pintxopote ekimena. Hala, zapatu honetatik hasita, potea eta pintxoa euro batean hartzeko aukera izango dute herritarrek, 19:00etatik 22:00etara,  ekimenaren baitan dauden tabernetan. Era berean, jolas bat proposatu gura diete tabernariek herritarrei, baita sari «itzela» irabazteko aukera. Izan be, nekazal turismo batean egonaldia; bi lagunentzako afaria eta doaneko errondak zotz egingo dituzte.   Tabernak Aterpe. JB. Zaplast. Zeppelin. Pixkat. Udalatx Ospa Lagun-Etxea. Arrano Irrintzi.

Gernika-Lumoko Hitza

Mendia eta abentura Goi Zaleren jardunaldietan

XVIII. Mendi eta Abentura jardunaldiak egingo ditu Goi Zalek datorren astean, eta bi berbaldi antolatu ditu. Pablo Zuazo eta Roberto Rodrigo izango dira Gernika-Lumon, euren esperientzia kontatzeko. Rodrigok, hain zuzen, lehenengoz azalduko du jendaurrean maiatzaren 22an Lhotse (8.516) mendian bizi izandakoa. Himalayako medi horretan zegoen Rodrigo, espedizioan, eta tontorra eginda bere emazte Isabel Garciagaz beherantza zihoala bidean geratu ziren. Oxigenorik barik zihoan Rodrigo, eta hainbat arazo izan zituen. Azkenean, mendi horretan zegoen beste espedizio batetako mendizaleek erreskatatu zuten Rodrigo. Hilaren 24an emongo du Roberto Rodrigo barakaldarrak Lhotse (8.516m): Mas alla de la cumbre izeneko hitzaldia. Goi Zaleren jardunaldiak, baina, azaroaren 22an hasiko dira. Egun horretan Pablo Zuazo izango da Gernika-Lumon, Grezia eta Pakistan bitartean bizi izandako abentura kontatzeko. Buscando el Asia Central: un viaje entre Grecia y Paquistan en una bicicleta prestada du izenburu Zuazoren berbaldiak. Hitzaldi biak Elai-Alai aretoan izango dira, 19:30ean, eta sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.  

Gernika-Lumoko Hitza

Busturia hobetzeko 60 proposamen ingururen barri emon du Zain Dezagun Urdaibaik

Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak Busturiko garapen jasangarria bultzatzeko 60 proposamen ingururen barri emon du. Elkartetik jakinarazi dutenez, «Tokiko Agenda 21a oinarrizko tresna da ingurumen arloan eta herri mugimenduan aurrerapausoak emoteko». Hala, ezinbesteko tresna dela iritzita, Agenda 21a gauzatzeko «pausoak emotea» eskatu du. Zain Dezagun Urdaibaikoek azaldu dutenez, 2007an EAJk egin zuen ingurumen diagnosiagaz bat datoz, baina jarduera jasangarrien programa ez dute bidezko ikusten. Horregatik, udalak plana «barriro aztertzea» gura dute elkartekoek. Jasangarritasuna bilatzen duen benetako plan batek ordezkari politikoen eta teknikoen konpromisoa behar duela deritzote Zain Dezagun Urdaibaikoek. Izan be, horrela bakarrik eroan daitezke aurrera planak zehazten dituen proiektuak. Bestalde, herritarrek jasangarritasuna sustatzeko planari oniritzia emon ostean, Agenda 21ean aurrerapausoak emon beharko lirateke, elkartekoen ustez. Horrela, adostutako konpromisoak martxan jartzeko aitzakiarik ez litzateke egongo, herri jasangarri bat eraikitzeko. Proposamenak: Busturia osorako: Hazkunde urbanistikoa geratu hutsik dauden etxebizitzen kopurua bajatu arte. Herri ortu ekologikoak sustatzea ingurumen hezkuntzan aurrerapausoak emoteko. Udal beharginek egindako inausketak geratu, txarto egindakoak direlako. Herriko lorezaintza eredua aldatzea, bertoko espezieak lehenetsiz. Herbiziden eta kimika bidez sortutako produktu sintetikoen erabilera galarazi. Pausoak emon zabor bilketa selektiboaren alde . Energia erabileraren eredua aldatu, ingurumena kaltetzen ez duten neurriak hartuz. Uraren erabilera egokia egiteko neurriak hartu, legez kanpoko isurketak eta [...]

Busturiako Hitza

Udal aurrekontuan 1.843.555 euroko desoreka dagoela salatu du Bilduk

Kudeaketa gardenagaz konpromisoa hartu zuela eta, Udalaren egoeraren barri emoteko jendaurreko agerraldia egin du Bermeoko Bilduk. Besteak beste, 2011ko udal aurrekontuan 1.843.555 euroko desoreka aurkitu dutela salatu dute Idurre Bideguren alkateak eta zenbait zinegotzik. Horrez gain, Bermeoko Udalaren baitako Beruala S. A. elkarteak, orotara, 13.000.000 euroko zorra daukala be azaldu dute. Nabaritu dituzten desorekei dagokienez, aurrekontuan hainbat gastu  agertu ez izana salatu dute; Lamerako behegainarena (873.795 euro), Almikako bidearena (200.000 euro), Zaharren egoitza pribatuari prestakuntza ikastarorako emondakoa (149.000 euro), Lanbide Hastapenarena (113.575 euro), Uemarekiko zorra (lehen, 36.000 euro; orain adostutakoa, 23.425 euro), telefonoa, gasa eta argindarra bezalako gastu arruntena (180.000 euro) eta Mañuko idi probena (27.180 euro), kasurako. Horren ondorioz, desoreka ia bi milioi eurokoa dela nabarmendu dute. Beruala elkarteak egun bizi duen egoera be izan zuten hizpide Kafe Antzokira hurbildutako herritarren aurrean. Beruala (Bermeoko Urigintza Barriztatzeko Elkartea) alde zaharrari bizitasun handiagoa emoteko sortu zala gogorarazi zuten. Baina, Berualaren gaur egungo egoera ekonomikoak aho zabalik utzi zituen asko eta asko; izan be, Berualak gaur egun 13.000.000 euroko zorra duela jakinarazi zuten.   «Alarma faltsuak» sortzea leporatu dio Bermeoko EAJk koalizioari Bilduk Udalaren egoera ekonomikoaren errepasoa eginda, koalizioaren jokabidea kritikatu du EAJk, asmo bakarra «herritarrak engainatzea» eta «alarma faltsua sortzea» izan [...]

Bermeoko Hitza

Haize ufada gogorrek argindar barik utzi dituzte hainbat lantegi

Atzo gauean eta gaur goizean izan den haizeteak argindar barik utzi ditu Gernika-Lumo eta inguruak. Gernikan herri osoan joan da argia goizean goizetik. Erdialdean 7:30erako konpondu da arazoa, baina ez da hala izan industrialdean. Bekoibarran, Ibarran...

Gernikaldeko Hitza

Zergak eta tasak KPIra egokituko ditu Udalak 2012an

Bermeoko Udalak azken Osoko B ilkuran 2012rako ordenantza fiskalak onartu zituen. Hala, Udalerako «ekonomikoki legealdirik gatzenetarikoari» aurre egiteko, baliabideen optimizazioaren, zerbitzuen murrizketarik ezaren eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzearen alde agertu da Bermeoko Udala. Hori horrela izan dadin, beste hainbat neurriren artean, zerga eta tasak KPIra egokitzeko erabakia harru du Udalak. «Ongizate estatua krisian dagoela esaten dutenekin ez gatoz bat», azaldu zuen azken Osoko Bilkuran Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. «Egin behar duguna da, baliabideak era onenean aprobetxatu, eta etorkizunean herriak jasan ahal izango dituen zerbitzu publikoak emon». Azken finean, 2012.urterako onartutako ordenantza fiskaletan neurri batzuk hartu ditu Udalak, prezio fiskala birbanatze aldera, zerga eta tasak familien errealitate ekonomikoetara egokituz; hala, gehien daukanari gehien eskatuko zaio. Horretarako, datorren urtean tasa eta zergak KPIra egokituko dituzte. Era berean, tasak eta prezio publikoak zerbitzu baten truke ordaintzen direla kontutan hartuz, Udalak prezio publikoak zerbitzuen kostuen arabera ezartzea erabaki du, Udalak eta herritar guztiek kostu horren zatirik handiena gain ez hartzekotan. Udaleko zerbitzu guztien kostu unitarioen azterketa sakona egin ondoren, Kirol Patronatuan eta Gizarte Ongizatean prezioen igoerak sumatuko dituzte herritarrek. Udal Zaharren Egoitzan, esaterako, orain arte gaituen eta ezgaituen artean izandako tasa bereizketa hori kendu eta tasa bera ordainduko dute guztiek; izan be, «errealitateak esan digu [...]

Bermeoko Hitza
Gehiago