
Denetariko gaiei buruzko eta estilo desberdinetako istorio anitzak sortu dituzte Gernika BHIko ikasleek institutuko literatur lehiaketarako. Irudimena hegan jarri dute, eta aurkeztutako lanik onenak saritu dituzte gaur (martxoak 13), Lizeo Antzokian, gonbidatu bereziekin.

Duela zazpi urte inguru hasitako ibilbidea «oparoa» izan da Motx pailazoarentzat, eta gaur, hirugarren ikuskizuna estreinatuko du Bermeoko Kafe Antzokian: ‘Oroitzapen ederrak’. Umoretik, errespetutik eta naturaltasunetik doluaren pedagogia egingo du Iker Gonzalezek oraingoan, lehenengoz oholtza Enara Dominguezekin partekatu bitartean.

Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finala lehiatuko dute zapatuan, 18:00etatik aurrera, Astran. Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga, Lurdes Ondaro, Asier Galarza, Mikel Retolaza, Koldo Muñiz, Janire Arrizabalaga eta Beñat Bilbao ariko dira bertan.

‘Avenida América’ izena dauka Supercremallerasen ibilbidearen hirugarren geralekuak. Hamar lagineko albuma kaleratu dute, eta hori taula gainean defendatzen dihardute egun.

Martxoaren 26tik 29ra bitartean, Gernikako-Lumoko kale, taberna zein kulturguneak musikaz girotuko ditu Gernikako Lekuek Festibalak. Aurtengo kartel osoa argitara eman dute antolatzaileek, eta gogoratu hala bonuak Internet bidez eros daitezkeela.

Leire Lekuona Elizondo idazle bermeotarrak bere ‘Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa’ ipuin liburua oparitu digu Hitzan plazaratzeko. Kapituluka eta barikuro, gure orrialdeetan irakurriko duzue. Gozatu!

Muruetako kanporaketan 176,5 puntu eskuratuta, Astrako final handirako txartela lortu du gernika-lumotarrak. Finalean izango diren bertsolariak Errigoitiko Ikuilu txokoan erabakiko dira barikuan [martxoak 6], bertan lehiatuko baitute hirugarren eta azken kanporaketa, 20:00etatik aurrera.

Bermeotik abiatu eta munduko hainbat herrialdetan barrena osatutako musika-ibilbidearen eta nazioarteko esperientzia guztien emaitza da Amaia Izarzugazaren Aiama proiektu musikala. Gaur egun, Aiama Quartet proiektuan bihurtuta, hilabetero, azken barikuetan Bilboko Jazzon aretoan arituko da bederatzi hilabetez taldea, ‘Impulso 26’ programaren baitan.

Bermeotarrek Motx pailazoaren ikuskizun berriaren estreinaldiagaz beteko dute Korrika kulturala; Gernika-Lumotarrek, berriz, Seber Altube Ikastolak eta Seberbaz euskara taldeak antolatutako Erein eta Erain ekimenagaz. Bietan egongo dira petoak salgai.

Leire Lekuona Elizondo idazle bermeotarrak bere ‘Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa’ ipuin liburua oparitu digu Hitzan plazaratzeko. Kapituluka eta barikuro, gure orrialdeetan irakurriko duzue. Gozatu!

Martxoaren 19an hasiko da Korrika Atharratzen, eta 29an amaituko da Bilbon.

Traje baten inguruan sortzen diren harreman pertsonalak hizpide dituen antzezlana eskainiko dute bihar, Lizeoan: ‘Trajea’.