
Uztailaren 10etik 13ra ontzia bisitatzeko aukera egongo da, eta tailerrak ere antolatu dituzte.

Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren kontrako mobilizazioan, eskualdearen izaera bera "jokoan dagoela" nabarmendu dute, eta "antolatzea eta beste eskualde baten alde bultza egitea" beharrezkoa dela aldarrikatu dute.

BaSOS elkarteak crowfunding kanpaina abiatu du, lau hektareako eremua erosteko eta bertan bertako basoa landatzeko.

Parte hartzaileen balorazioak jaso ostean, tokiko ekoizleak eta kontsumitzailea harremanetan jartzea helburu duten esperientziak diseinatzen ari direla jakitera eman dute.

Urdaibaiko Bertoko Produktuaren Jardunaldiak antolatu ditu astebururako Ekoetxea Urdaibaik. Gehienak doakoak badira ere, izena eman behar da.

Ekologistak Martxan elkarteak, urtero legez, Bandera Beltzen txostena kaleratu du. Txosten horretako 48 banderetako bat Urdaibaiko Guggenheim proiektuak jaso du.

Azken euriteen E Coli bakteriaren gorakada sortu dute uretan, eta horrexegatik debekatu dute bainua hartzea.

Turismo Bulegoaren ondoan jarri dute zerbitzua, eta bizikletak alokatzeko aukera ugari eskaintzen dituzte.

Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak proiektuaren irregulartasunak eta informazio falta salatu ditu. Herritarren sinadura bilketa kanpaina ere abiatu dute.

"Azken egunotan jasotako presioen" ondorioz hartu du erabakia Mundakako Udaleko jarduneko Gobernu Taldeak.

Aranzadi Zientzia Elkarteko eraztuntzaileek egin zuten eraztunketa, Kantabriako gobernuaren baimenarekin.

Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok erakunde garbienak bereizten dituen saria jaso du, eta 2018an lortutakoa berretsi du.

Busturiko Udalak Bizkai, Araba eta Gipuzkoan Tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko 2030 Agenda bultzatzeko akordioa onartu du azken osoko bilkuran.

Antoliñape kultur elkartekoek zapatuan, 09:30ean, Gautegiz Arteagako herriko plazan jarri dute hitzordua, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Etxeko bolumen txikiko hondakinak batzeko balioko du. Bihartik ekainaren 15era arte egongo da, Eleizalde aldameneko aparkalekuan.

Arrain Azokaren egitarauaren baitan antolatutako hitzaldia da; Arrantzaleen Museoan eskainiko dute, 19:00etan.

Proiektuan parte hartzen duten boluntarioek prestakuntza jasoko dute.

Arbolak landatzeko jardueraren helburua izan da hariztia sendotu eta zabaltzea, ingurumenarekiko konpromisoari buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa emateaz gain.

2002ko azaroan hondoratu zen Prestige petrolio-ontzia. Hainbat herritarrek gertatukoa bertatik bertara nola bizi izan zuten kontatuko dute gaur gaueko Ur Handitan saioaren 'Prestige, 20 urte' atalean, tartean, Juan Ramon Santamaria arrantzale ohi bermeotarrak.

Herritarrek ingurumen arazo horri buruz duten iritzia jaso gura du udalak, klima aldaketara egokitzeko plan integrala prestatzen hasi baita.