
Aztiren ikerketaren arabera, txikiagoak izateaz gain, antxoa ale helduek forma lerdenagoa hartzen dute. Frogen arabera, tamaina txikitzea Bizkaiko Golkoko klimaren aldaketaren adierazle izan daiteke.

Ostatuak, jatetxeak edota turismo aktiboko enpresak dira TJEG ziurtagiria jaso dutenak.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ‘Lurrak behar gaitu’ programa antolatu du, Busturialdeko haurrak klima aldaketak eragindako migrazio mugimenduei buruz sentsibilizatzeko.

Nazioarteko ikerketa baten arabera, Mediterraneo itsasoko tenperaturak gora egingo du. Ondorioz, hegalaburra hazteko eremuak lekuz alda daitezke, "Bizkaiko Golkora edo beste eskualde hotzago batzuetara".

Bi txanda prestatu dituzte inguru horretako baso mistoa, ibarbasoa eta artadia ezagutzeko. Bisita gidatuan parte hartu gura dutenek barikuko [abenduak 15] 13:00ak aurretik izena eman beharko dute.

Hainbat hamarkadetan zehar egindako neurketen ondorio nagusiak biltzen dituen memoria oso bat argitaratu dute.

Espainiako Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzarmenak ingurumenari lotutako hamahiru jarduketa jasotzen ditu, eta horiek egiteko sei urteko epea daukate.

4.000 herritar inguru bildu ditu Urdaibaiko Guggenheim makroproiektuaren kontrako manifestazio zaratatsuak. Herritarrak, eragileak, kultur nahiz politika alorreko ordezkariak... denek aldarrikapen esparru bihurtu dituzte Gernika-Lumoko kaleak.

Agustin Ibarrolak sortutako baso ikonikoa lekualdatu, eta gaur [urriak 27] berrinauguratu dute. Bisitarientzako zabalik dago, beraz. Bisita librea nahiz gidatua egiteko, aurretiaz erreserba egin beharko da.

Muruetako udaletxeko osoko bilkuren aretoan eskainiko dute hitzaldia, 18:00etan hasita.

Atzo hasi eta otsailaren 22ra arte, garbigune mugikorra Morgan egongo da.

Edukiontzi marroiak jarri ditu Ajangizko Udalak zabor bilketa gune handietan: Mendietan, Kanpantxuko plazan eta Maierren. Gaur gaurkoz, 24 etxebizitza ari dira parte hartzen.

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak hitzaldia eskainiko du, 'Trantsizio energetikoa' izenburupean. Barikuan (otsailak 10), 19:00etan kultur etxean izango da hitzaldia.

Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailetik esan dutenez, Ermu-Lurgorri tartetik ezin da pasatu, euri-jasen ondorioz gertatu diren luiziengatik egunotan kalteak jasan dituelako. Beraz, tarte hori ikuskatuko dute berriro zabaldu aurretik hartu beharreko neurriak zehazteko.

Portuaren barruko dartsenak dira dragatuko dituztenak. Lanak udaberri honetan gauzatuko dira, eta bi hilabeteko epea izango dute.