
Euskarararen Nazioarteko Egunaren harira, euskara etegabe eguneratzea, eraberritzea eta biziagotzea bilatuko dute egunotan. Eskualdean hamaika ekintza prestatu dituzte euskararen alde egiteko.

15 egun hartuko ditu 2020an Euskaraldiak, eta erabilera gune gehiagotara heltzeko berritasunak dakartza

Azken neurketaren arabera, lagunartean mantendu da gehienbat euskararen erabilera

3 eta 5 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzendutako programa da 'Euskara Olgetan Errotu', eta domekan Jai Alai frontoian abiaraziko dute. Esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatzea du helburu.

Errigoitiko Ikuiku txokoan jokatuko dute 21:00etatik aurrera. Eskualdea bertsoz girotzea helburu duen txapelketan 19 bertsolarik parte hartuko dute aurten. Hiru saiotan lehiatuko dituzte finalaurrekoak, eta abenduaren 13an jokatuko da finala Astran.

Hizkuntza Eskubideen Behatokia aro berrian sartu da. Agurne Gaubekak Garbiñe Petriatiri erreleboa hartu dio euskararen eskubideen alde egiten duen erakundearen buru bezala.

Euskaltzaleak, herriko elkarteetako ordezkariak eta udal ordezkariak batuko ditu batzordeak. Besteak beste, 2020 Euskaraldia aurkeztu eta batzordeak lanerako metodologia bat definituko du.

Jolastokietan haurren artean eta haurrek gurasoekin dituzten harremanetan euskararen erabilera areagotzea da ekimenaren asmo nagusia.

Euskara Ibiltaria erakusketa irailaren 17ra arte egongo da ikusgai Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasean egindako ikerketaren emaitzak biltzen dira bertan.

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da bigarren Euskaraldia. Ahobizi eta belarriprest rolak indartu eta kontzeptu berria sartuko da: ‘Arigunea’.

Deialdi irekia egin dute eguen arratsalderako [urriak 1]. Batzarrera joateko asmoa daukatenek aldez aurretik parte hartzea baieztatu behar dute.

15 urte beteko ditu Busturialdeko Hitzak abenduaren 15ean, eta urteurrena irakurleekin batera ospatu gura du; ’Maita dezagun ondo’ bideo lehiaketa astelehenean hasiko da

Bermeoko Udalak familia bidezko transmisioa indartu gura du, eta, horregaz batera, Bermeora kanpotik datozenentzat euskara ikasteko aukera zabaldu.

Herri euskaldunen aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariak kontzientziatzeko ‘Bertatik Bertara’ kanpaina egiten ari dira hainbat udalerritan, Uemagaz elkarlanean. Besteak beste, Bermeoko eta Eako udalek bat egin dute kanpainagaz.

Gernika-Lumoko Berbalagunek Egunean Behin jokoa aprobetxatu du konfinamendu garaian euskara bultzatzeko; 42 parte hartzaile izan dira taldean. Lehen sektorera ere gerturatu dira sari banaketaren bitartez.

Eguraldi ona egiten baldin badu, Talan batuko dira, bestela, liburutegian egingo dute saioa.

19:00etan hasiko da aurkezpena, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Oscar Lopezek eta Karmele Allikak Errigoraren lote osoa jaso dute saritzat.

Euskara, musika eta bestelako ikasketak egiten ari direnei eta kiroldegietako eta Eako Haurreskolako erabiltzailei zuzendutako laguntzak dira. Ekainaren 30an da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Kanpaina gaur [ekainak 4] abiarazi du Eusko Jaurlaritzak, Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordearen ekimenez.