Oasi bat, balazko basamortuaren erdian

Jon Urutxurtuk ‘Manuel de Ynchausti Lurdes Euzko Aur-Etxea Kolonia (Jatsu, 1937-1939). 34 euskal gerrako haurren babes etxea’ liburua ondu du. Bertan, gerra aldian Jatsun sortutako umeen etxearen nondik norakoak azaldu ditu egile zeanuriztarrak.

Emakume langileen "zapalkuntzari" aurre egiteko bide-orri politikoa ondu du Itaiak

Emakume langileen problematikak erdigunean ipini gura ditu Itaiak, "agenda instituzionaletik kanpo". Etzi [otsailak 27], ‘Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena’ hitzaldia emango dute, 19:00etan, gaztetxean.

Den-dena lortzeko aukerei eutsiz

Gernika Rugby Taldeak 34 eta 41 irabazi dio Complutense Cisneros Zeta taldeari, Ohorezko Elite Mailako 12. jardunaldiko partiduan. Datorren zapatuan [otsailak 28], partidu oso garrantzitsua jokatuko dute Urbietan, egun bigarren postuan dagoen Recoletas Salud Fenixen kontra.

Gautegiz Arteaga Turismo

Gautegiz Arteagako EH Bilduk BFAri HAPOen plangintza berrikusteko eskatu dio

EH Bildurentzat garrantzitsuena Gautegiz Arteagako gazteei aukerak ematea den heinean, Foru Aldundiko Hirigintza sailari eskatu dio dagoeneko onartutako HAPOen jarduketa berriro aztertu dezaten.

Kirolur erronka, Bizkaiko udalerriak mugiarazteko prest

Aldundiak Kirolur erronka, Bizkaiko udalerrien arteko kirol liga, plazaratu du. Jarduera fisikoa sustatu asmoz, 39 udalerrik parte hartuko dute, desplazamendu aktiboa eskatzen duten kirol alorrak praktikatuz. Puntuazio sistema doitua izango du, urteko hiru alditan banatutako egutegiagaz.

Onintza Enbeitak irabazi du Busturialdeko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

Barikuan Belendizen jokatu zen kanporaketa irabazita, Astran jokatuko den finalean egongo da Enbeita. Antolatzaileak "oso pozik" agertu dira lehenengo saioagaz, eta gainontzekoak ere maila horretan jarraitzea nahi dute. Barikuan [otsailak 27] izango da bigarren kanporaketa, Muruetan.

Jose Manuel Gabantxoren 'Saregiñek' margolana jaso du udal egoitzak dohaintzan

Jose Manuel Gabantxo artista bermeotarrak bigarren margolan bat eman dio dohaintzan Sancti Spiritus udal zaharran egoitzari. 'Saregiñek' udal ondasunen barruan geratuko da, eta egoitzako areto nagusian egongo da ikusgai.

Sofia Gandariasen 'Gernika' triptikoa Bakearen Museoan ikus daiteke berriro

Gernika-Lumoko Bakearen Museoko erakusketa iraunkorreko pieza berria da Sofia Gandarias artista gernikarraren 'Gernika' koadroa. Lan horrez gain, lau prestaketa zirriborro ere museoaren esku gelditu dira.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko eskola publikoetako jangeletako langileek greba egingo dute

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletako langileek greba egingo dute otsailaren 24, 25 eta 26an. "Soldata igoerak aplikatu eta ratioak, funtzioak eta lanaldiak hobetzeko" eskatu diote patronalari.

Sarrigurengo hilketa matxista salatu dute

Bariku arratsaldean [otsailak 20] gizonezko batek emakumezko bat hil eta beste bat larri zauritu zuen Sarrigurenen, eta erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu zuen Busturialdeko Itaiak herenegun. Gernikako Sare Feministak gaur egingo du elkarretaratzea, 19:00etan, Merkurion.

Gehiago